Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019




Frogatuta: mugikorra 5 ordu baino gehiagoz erabiltzea obesitatearekin lotzen da

Frogatuta: mugikorra 5 ordu baino gehiagoz erabiltzea obesitatearekin lotzen da

ITURRIA: Sportlife
Azterketa kolonbiar batek unibertsitate ikasleek mugikorra zenbat denboraz erabiltzen duten lotzen du obesitate eta gehiegizko pisuarekin 

Mugikorrak ezinbestekoak bihurtu dira gure bizitzan, bai komunikazio tresna bezala baita denbora-pasa modu bezala ere, batez ere gazteen artean,  zeinak gizarte digital batean jaio diren, eta sare sozialetan eta online bideo-jokoetan denbora pasatzea nahiago duten, joko tradizionala eta aktibitate fisikoa baino.

American College of Cardiology (ACC) konferentzia latinoamerikarrean aurkeztu den azterketa batek Kolonbiako Simon Bolivar unibertsitateko ikasleek mugikorra zenbat denboraz erabiltzen zuten eta obesitatea eta gehiegizko pisua erlazionatu ditu. Emaitzek esaten dutenez, 5 orduz edo denbora gehiagoz mugikorra erabiltzen zuten ikasleek obesitatea pairatzeko aukera gehiago dituzte (43% gehiago), baita beste ohitura kaltegarriak izateko aukera gehiago ere.

Mirary Mantilla-Morrón, azterketaren egilea, Simon Bolivar unibertsitateko Zientzia fakultateko biriketako eta errehabilitazioko espezialista da, eta azterketa honi buruz honakoa esan du: 
"Garrantzitsua da biztanleriak honakoa jakitea eta kontuan hartzea: egia da mugikorren teknologia oso erakargarria dela, erabilera ugari dituelako, eramangarria delako eta zerbitzu asko erabiltzeko tresna baliagarria delako, baina gure ohiturak hobetzeko ere erabili beharko genuke. Mugikorraren aurrean denbora gehiegi pasatzean, sedentarismoa areagotzen da eta, ondorioz, ariketa fisikoa egiten pasatzen dugun denbora murrizten da. Honek heriotza goiztiar asko eragiten ditu, eta diabetesaren, bihotz-gaixotasunen, minbizi askoren edota sintoma muskulueskeletiko askoren kausa ere izan daiteke.”

Ikertzaileek Simon Bolivar unibertsitateko Zientzia fakultateko 1060 ikasle aztertu zituzten 2018ko ekaina eta abendua artean. Ikerketaren lagina 700 emakumek eta 360 gizonek osatzen zuten, 19 eta 20 urtekoak batez beste, hurrenez hurren. 

Azterketa honek honakoa frogatu zuen:
Gizonek gehiegizko pisua izateko 36,1%ko arriskua zuten, eta obesitatea pairatzeko 42,6%ko arriskua. 

Emakumeek gehiegizko pisua izateko 63,9%ko arriskua zuten, eta obesitatea pairatzeko 57,4%ko arriskua. 

Ikertzaileek aurkitu zuten obesitatea pairatzeko arriskua 43% igotzen zela mugikorra egunean 5 orduz edo gehiagoz erabiltzen dugunean, izan ere, mugikorra hainbeste erabiltzen zuten ikasleek beste ohitura osasungaitz izateko aukera handiagoa zuten (azukredun freskagarri gehiegi hartu, janari lasterra jatea, eta orokorrean jarduera fisiko gutxiago izan), mugikorra 5 ordu baino gutxiagoz erabiltzen zutenek baino. 

Gehiegizko pisua zutenen 26%ak eta obesitatea pairatzen zutenen 4,6%ak mugikorra 5 orduz edo denbora gehiagoz erabiltzen zuten egunero.

Gehiago itzuli