Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019




Emakume, entrena ezazu zure gorputzaren beharrak kontuan hartuz

Emakume, entrena ezazu zure gorputzaren beharrak kontuan hartuz

ITURRIA: Sportlife
Adina eta aro fisiologikoa (menopausia, haurdunaldia, emankortasun-tratamendua...) kontuan hartzen duen entrenamendu-sistema, kirola emankorragoa izan dadin eta ongizate hobea izan dezagun.

Emakume pazienteei kirol-ohitura osasuntsuak irakasteko helburuarekin, San José Quirónsalud ospitaleak optimizazio funtzionalerako unitate bat jarri du martxan, Fernando Serrano doktorearen ardurapenean. Fernando Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko espezialista da, baita triatloi entrenatzailea ere.

EMAKUME BAKOITZARENTZAT ESPRESUKI EGINIKO ARIKETA-PROGRAMA BAT, UNE BIOLOGIKOA KONTUAN HARTUTA
Helburua emakume bakoitzaren neurrira eginiko ariketa-programa bat diseinatzea da, bizitzaren etapa desberdinen beharretara egokitua. Aldi baterako errehabilitazio baten, emankortasun-tratamenduen edota menopausiaren eta haurdunaldiaren behar espezifikoak beteko dituen programa bat diseinatzea da helburua.
 
Serrano doktoreak berak esaten duen bezala, "gure pazienteei tratu pertsonalizatua emango diegu, bakoitzaren beharretara moldatzen den ariketa-programa erabiliz”. Programa honek garrantzi berezia du ebakuntza kirurgiko baten aurretik edo horren ondoren, baita kirolarekin lotuta dauden lesioak sendatzerakoan ere.

KIROLA EGITEAK GURE BIZI-KALITATEA HOBETZEN DU
Kirola egiteak bizi-kalitatea hobetzen duela ukaezina da, baina gainera, kirola emakumeen osasunaren kudeaketarako tresna hobeezina da. Bereziki, haurdunaldi baten aurretik, haurdunaldia gertatzen den bitartean eta baita ondoren ere. Menopausian eta lagunduriko ugalketa prozesuetan ere oso erabilgarria da.  Programa honen barruan hainbat arlo desberdin daude, horien artean entrenamendua, bizkar osasuntsu bat izateko taktikak edota estresa kontrolatzeko estrategiak, besteak beste.

Gehiago itzuli