Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019




Udara honetan zuzen ditzakezun 4 igeriketa akats

Udara honetan zuzen ditzakezun 4 igeriketa akats

ITURRIA: Sportlife
Udarari probetxua atera iezaiozu zure igeriketa-estiloa zuzenduz. Noizean behin igeri egiten dugunok egiten ditugun honako lau akatsetan arreta jartzea eskatuko dizugu.

1. Berreskuratzea beso luzatuarekin egiten duzu
Crawl estiloan igeri egiten dugunean gure besoa tolesten dugula egiaztatzeko erarik errazena gure gorputza hatz erakuslearekin ukitzea da, izterretik besaperaino, eskua zerurantz luzatu beharrean. 

2. Zure ostikadak ez zaitu bultzatzen
Egin dezakezun gauzarik onena eskuetan taula dugularik igeriketa egitea da, soilik belaunak erabiliz. Saia zaitez ostikada motzak ematen, maiztasuna igotzen eta oinek ia elkarrekin topo egiten dutelarik. 

3. Aldakak alde batera eta bestera mugitzen dira
Arazo hau konpontzeko proba ezazu honakoa: alde batera begira zaudela, eman itzazu sei ostikada uretan, gero hiru besakada eta ondoren beste sei ostikada beste aldera begira. 

** 4. Burua hondoratzen zaizu .**
Arazo hau burua altuegi daramazulako gertatzen da. Jarri ezazu burua ura zure ilea hasten den lerrotik pasatzeko moduan, inoiz ez altuago. Zure azpitik metro batzutara modu natural batean begiratu behar duzu. 

Gehiago itzuli