Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019




Beroekin korri egitea

Beroekin korri egitea

ITURRIA: Sportlife
Kaixo, aurreko batean bero asko egiten zuen eta korrika entrenatzen ari nintzela zorabiatuta sentitzen hasi nintzen. Udara osoan zehar korri ez egitea esan didate, baina nik korri egiten jarraitu nahi dut sasoia ez galtzeko. Zer egin nezake? Bero bolada pasa da, baina gehiago egongo dira...

Sofía Aquavida Berdonces
Kaixo Sofia, bero asko egiten duen egunetan korri egitea arriskutsua da, batez ere bat-batean iristen badira, izan ere organismoak egokitzapen progresibo bat behar du hauek jasan ahal izateko. Litekeena da izan zenituen zorabioen jatorria hipertermia edo “bero-kolpe” bezala ezagutzen den koadroaren aurretik etortzen dena izatea, eta honek bestak beste ondoeza eta nerbio-sistema zentralaren alterazioa ekar ditzake gorputzaren tenperaturak 40º gainditzean. Galdetzen duzunez, esan beharra dut kirolari batek gaizki sentitzen hasten denean berehala gelditu eta leku fresko eta aireztatu batean atseden hartu behar duela.

Hankak altxata ipini eta burua apur bat igo, gorputza ur freskoarekin freskatu, baina ur hotzetan bat-batean murgildu gabe, eta hidratatu. Pentsatzen dena baino larriagoa den patologia bat da eta osasunari kalte larria egin diezaioke.

UDARAN KORRI EGITEN JARRAITZEKO GOMENDIOAK
Udaran korri egiten jarraitu ahal izateko eskatzen didazun gomendioei dagokionez, argi dago entrenamenduak eguneko lehen orduetan egitea eta gorputzak beroari egokitzeko behar duen denbora errespetatzea kontutan hartu beharrekoak direla. Bero altuko aurreneko 7 edo 10 egunetan zehar esfortzuak modu progresibo batean egin behar dira zure gorputzari beroari egokitzea ahalbidetzeko eta termoerregulazio-erantzunak hobetzeko, honela estres baldintza horiek hobeto jasan ahal izango duzularik.

Atseden gehiago eta luzeagoak hartu, gehiago hidratatu eta ahal bada 15º eta 20º bitarte dagoen ur freskoarekin hobe, eta kontutan hartu gatz mineralak izan ditzala. Freskatu zaitez entrenamenduetan zehar, txapela erabili eta itzaletan korri egin ahal den neurrian. Komenigarria da iturrietan azala bustitzea, burutik behera ura botatzea eta txapela bustitzea. Oso arina eta bereziki transpiragarria den arropa teknikoa erabiltzea oso garrantzitsua da ere, izan ere hauek izerdiaren lurrunketa ahalbidetzen dute “abaraska” egiturari esker eta era berean eguzki izpietatik babesten dute.

Beroari aklimatazio denbora igaro eta gero, zure organismoak izerdi kantitatea handituko du korri egiteko orduan, izerditzen lehenago, ugariago eta modu eraginkorrago batean hasiko zarelarik, honela beroa errazago galduz. Esfortzuarekiko tolerantzia hobetuko duzu, bihotz-frekuentzia jaitsiko zaizu eta izerdiaren gatz edukia gutxituko da, oreka hidrikoa hobeto mantenduz. 

Udaran korri egitean kirolariek beroa dela eta patologia larri bat izateko dugun arriskua ezagutzea oso garrantzitsua da ekidin ahal izateko. Modu progresibo batean aklimatatzea, oso transpiragarria diren ehunak janztea, eta azala eta bereziki burua bustitzea gorputza freskatzen laguntzeko gomendagarriak diren estrategiak dira udaran korri egiten jarraitu ahal izateko.

Gehiago itzuli