Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019




Oloak zure gerri-altuera indizea hobetzen laguntzen dizu

Oloak zure gerri-altuera indizea hobetzen laguntzen dizu

ITURRIA: Sportlife
Kirolarientzat paper garrantzitsua jokatu dezakeen elikagaia, bereziki pisua kontrolatu edo jaitsi nahi baduzu. 

Ez da parametro erabakigarria, baina gerri-altuera indizea gure gorputz gantzaren banaketaren adierazle bat da eta beraz, gure osasuna egoerarena. Izan ere, balio altu batek gehiegizko pixua nabarmentzen du, gaixotasun kardiobaskularrekin zuzenki lotuta dagoela gaur egun frogatu dena. Gerri-altuera indizeak infartu bat, bihotzekoa edo iskemikoa, sufritzeko arriskua markatzen digu.

Indizea zehaztea erraza da, gerriaren zirkunferentzia altueragatik zatitu behar da. 40 urtetik beherakoentzat balio kritikoa 0’5 da, 40 eta 50 urte bitartean daudenentzat berriz,  0’5 eta 0’6 bitartean, eta 50etik gorakoentzat 0’6.

Gerri-altuera indizea kontrolatzeko elikadura eta kirola konbinatu bikaina osatzen dute Esamoldeak dioen bezala “ kirola erregea da, elikadura erregina eta elkarrekin erreinua egiten dute”.  

Elikadurari dagokionez, oso kontuan hartzeko elikagaia da oloa, bai bere zuntz edukiagatik (6.7%) bai proteinengatik, efektu asegarria izateaz gain energia nahikoa ematen digu. Horregatik, oloa %100 aukera gomendagarria da gosari ordurako. Gutxik dakite oloa proteina gehien duen zereala dela (13,8%).

Bere karbohidratoen edukiari dagokionez, oloa beste hazi batzuren antzekoa da (%60 inguru), positiboa dena gehiengoa xurgatze mantsoko polisakaridoak direla da. Honek jan ondorengo asetasun sentsazioa handitzen laguntzen du eta gainera, energia modu progresiboan ematen digu, gailurrik gabe.

Oloaren beste puntu baloragarri batzuk, hesteetako mugimendua erregulatzen laguntzeaz gain, magnesio, kobre, burdin, zink eta B1 bitamina kantitate onak ematen dituela da, baita kaltzio, azido foliko eta B taldeko beste bitaminen dosi txikiak ere. Gainera, manganeso asko du. Eta hau guztia zure dietan kaloria gehiegi “sartu” gabe. 

Oloak zure azukre mailak erregulatzeko gaitasuna izatea ere oso positiboa da. Betaglukanoak, uretan disolbagarriak direnez, digestioan zehar gel bat eratzen dute eta honek urdailaren hustea eta azukreak odolera pasatzea moteltzen du. Honek azukre mailak jaisten eta honela erantzun insulinikoa hobetzen laguntzea eragiten du. Horregatik, bereziki gomendatzen zaie 2 motako diabetesa diagnostikatu dieten pertsonei. 

Gehiago itzuli