Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019




Koloneko minbizia prebenitzeko elikadura

Koloneko minbizia prebenitzeko elikadura

ITURRIA: Sportlife
Koloneko minbizia, izaera genetikoa ere izan arren(eta hereditarioki transmititua izan baliteke ere, gaixotasuna pairatu duen senide zuzen bat duten pertsonen kontrol handiagoa izatera derrigortzen duena),gantz asko eta zuntz gutxiko dietekin lotuta dagoela dirudi.

Zorionez, koloneko minbizia pertsonak sintomak azaldu aurretik diagnostika daitezkeen minbizi gutxietako bat da, baita polipoak minbizian eraldatu baino lehen ere. Koloneko minbizia antzemateko froga fidagarriena gorotzetan gordeta dagoen odolaren test baten bidez da, hauetan odola dagoen ala ez antzematen duena. Sendagileek berrogeita hamar urte bete direnetik aurrera froga hau gomendatzen dute eta bi urtero errepikatu beharko litzateke. Kontrol froga hau burutu ondoren positiboa emanez gero, ahalik eta azkarren kolonoskopia egin beharko litzateke odolaren jatorria ziurtatzeko. Kolonoskopiak momentu horretan polipoak antzeman eta erauzteko aukera ere ematen digu. Modu honetan, tumorearen garapena ekidingo dugu. Gogora dezagun minbizi hau koloneko eta/edo uzkiko zelulen kontrolik gabeko hazkuntzaren ondorioz sortzen dela. Koloneko minbizi gehienak kolon edo uzkiko barne estalduraren hazkuntzagatik (polipoa) hasten dira. Kontuan izateko datu garrantzitsua izua zabal ez dadin: polipo guztiak ez dira minbizi bihurtzen. 

Minbizia prebenitze aldera, garrantzitsua da gehiegizko pisua ekiditea eta kirola maiz egitea, tabakoa (polipoak agertzeko arriskua handitzen du) ekidin eta alkoholdun edariak hartzea kontrolatzea, horrek koloneko mukosako zelulak haztea errazten baitu.

Dietari dagokionez, sendagileek gantz kontsumoa bereziki kontrolatzea gomendatzen dute, eguneko dietaren %20ª ez gainditzeko helburuarekin. Haragi gorrien kontsumoa gutxitu behar da, oilaskoarekin eta batez ere arrainarekin oreka dezakeguna. Zuntzak paper erabakigarria jokatzen du koloneko minbiziaren prebentzioan. Egunero 25 gramo zuntz ziurtatu behar dizkiogu gure gorputzari, zerealen eta ogi integralaren bitartez lor dezakeguna, adibidez. Zuntz disolbagarriak fruta eta barazkietan daude gehienbat, bereziki sagar, laranja, azenario, brokoli eta tipuletan. Baita oloaren zahian, garagarrean, intxaurretan, almendretan, urretan eta lekaleetan. 

Horregatik azken gomendioa fruta eta barazki gehiago jatea da ( azalorea, bruselazak, brokolia) eta gure dietari hainbeste onura ekarri eta belaunaldi berrien menuan egotea hainbeste kostatzen diren lekaleak. Benetan gure elikadura zaintzeko ahaleginak merezi du, gomendio hauek jarraituz ere atsegingarria izaten jarraituko duena. Koloneko minbizia agertzea ekiditeko aldea egin dezakeen ahalegina. 

Gehiago itzuli