Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019




Zure hortzetako osasuna hobetzeko 10 giltzak

Zure hortzetako osasuna hobetzeko 10 giltzak

ITURRIA: Sportlife
Udaran zehar, gure eguneroko ohiturak aldatzen ditugu, txantxar eta hortz-higaduraren arriskua handituz. Honen jatorria elikadura errutina desberdinak, higienearen desordena, eta tenperatura aldaketa bortitzak dira.

Espainiako biztanleen %90-ak baino gehiago txantxarra du, aho-hortzetako gaixotasun ohikoena. Iván Malagón, Espainiako odontologo ezagunenetako bat eta Iván Malagón Clinic-aren zuzendari, ekidin beharreko ohitura txarren dekalogo bat proposatzen du, oporretatik bueltan eguneroko bizitzara itzultzekoan oso kontutan hartu beharrekoa aho-hortzetako osasuna mantendu eta min eta gaixotasunak prebenitzea nahi badugu.

1. KONTU IZAN EDATEN DUZUNAREKIN: edari karbonatatuak edo zuku azidoak maiz edatea ekidin. Hauek hortzen esmaltea deskaltzifikatu eta beraien higadura goiztiar bat ekar dezakete. Kafea hartzeak eta ardoa edateak hortzetan orbanak agertzea errazten dute.

2. ADI TABAKOAREKIN: Gure osasun orokorrarentzako kaltegarria izateaz gain, erretzea hortzeriarentzat oso txarra da. Nikotinak esmaltea iluntzen du eta hortzak zikintzen ditu, hortzoietan gaixotasunak eraginez eta epe luzera hortzen galtzea ekarri dezakeelarik. Gainera, tabakoak mukosen iragazkortasunaren galera estimulatzen du, oxigenazioa gutxituz eta hortzaren eta inguratzen duten ehunen zahartze goiztiar bat zein osasunaren galtzea eraginez.

3. EZ AHAZTU PROTEINAK zure dietan sartzeaz, zure aliatuak izan daitezke eta. Gainera, komenigarria da kaltzio, fluor eta A, C, D, eta K bitaminen kontsumoa handitzea. - ADI!, elikaduraren base gisa proteinak jatean oinarritzen den dieta bat osasunarentzako kaltegarria izan daiteke, eta organismoak gantzaren ordez gorputzak sortzen duen proteina suntsituz erantzutea eragin dezake. Eskasia honek, gainera, ahoaren osasunean efektu kaltegarriak ditu, izan ere hantura- erantzuna baldintzatzen du eta hortzoien gaixotasuna errazten du, hortzen galtzea ekar dezakeena. Gehiegizko proteina duten dietek egoera immunologikoan eragina dute, listuaren bolumena eta honen bakterioen aurkako propietateak zein propietate fisiko eta kimikoak gutxitzen dituzte, eta A, B eta C taldeetako bitaminen eskasia bat eragiten dute.

4. PLATER BEROAK ARRETAZ HARTU. Tenperaturak behera egiten duenean, plater beroak jatea gustatzen zaigu, baina kontuz ibili behar gara, izan ere elikagaien tenperatura aldaketa bortitzek (hotzetik berora edo alderantziz) hortzen sentikortasuna eragin dezakete, hortzen odol-hodi eta nerbioengan eragitean, eta honetaz gain, epe luzera, ehun hauen nekrosia ere.

5. GOZOAZ GOZATU, NEURRITASUNAREKIN! Txantxarra eragiten duten bakterioak azukre ugari duten janariz elikatzen dira batez ere. Garrantzitsua da hauen kontsumoa gutxitzea eta hortzak berehala garbitzea. Ez dira karameluak eta gozokiak bakarrak azukrez osatzen direnak, freskagarriak ere karbohidratotan aberatsak dira. 
a.  “LIGHT” ELIKAGAIAK AZTERGAI. Udarako gehiegikeriak eta gero, dieta zaintzeko eta pisua jaisteko intentzioa handitu egiten da. “Azukre gabeko elikagaiekin” adi ibili behar gara, izan ere neurriz gain hartuta kaltegarriak dira gure hortzentzat. Jendeak “light elikagaiak” eta “azukre gabeko elikagaiak” lotzen ditu, baina ez da hala. Kaloria gutxiko elikagaiak dira, baina txantxarra eragin dezakete beste edozein elikagai mota bezala, azukrea dute eta.
b. ADI KARBOHIDRATOEKIN. Osasun on bat izateko, karbohidratoak dituzten elikagaiak neurrian jan behar dira.
* Gomendagarriak ez diren hidratoak, poltsetan datozen patata frijituak esaterako, almidoia dute. Hau azido bihurtzen da eta hortzei kalte egin diezaieke 20 minuturaino luzatu daitekeen epe batez.
* Gomendagarriak direnak, hala nola lekak (dilistak edo fabada), B bitamina kantitate altu bat dute, egun hotzetan oso gogaikarriak diren ezpainetako pitzadurak ekiditen laguntzen dutenak.

6. HIGIENE TXARRARI EZEZKOA. “Eskolara itzultzean”, hortzak garbitzearen ohitura egunean hiru aldiz gauzatu behar da, modu bertikal eta zirkular batean, zurda leuneko hortz eskuila batekin. Garbiketa ezin hobe bat fluorra duen hortzetako pasta batekin, hortzetako hariarekin eta ahoaren irakuzketa batekin osatzen da, mingaina eta ahosabaia prozesuan sartuz, eta hortzoiei masaje eman behar zaie mugimendu zirkularrekin garbiketa bakoitzean.

7. ESTRESA ITZULI DA? EKIDIN BEHARREKO ZENBAIT OHITURA:
a. BRUXISMOA. Hortzak karraskatzeko edo gehiegi estutzeko ohitura kaltegarriak hortzen azalera higatzen du, hortzen euskarrian eragina izanez (ligamendua, hezurra eta hortzoia). Honek hortzen ezohiko mugimendua eta barailaren artikulazioan ondoeza ekarri ditzake. Honen jatorriak hortzak lekuz kanpo izatea eta gehiegizko estresa izan daitezke, baina dentistak ohitura txar honetaz libratzen lagundu zaitzake.
b. Eguneroko bizitzara, estresera eta lanera itzultzeak, gure ohitura txarrak berriz agertzea dakar. Urduri gaudenean arkatzei, izotzari edo gure azazkalei hozka egitea honen adibide dira. Ohitura kaltegarri bat da, batez ere hortzetan mikrotraumatismoak eragiten dituelako, eta artikulazio tenporomandibularrean eragin handia duelako.

8. DENAK EZ DU BALIO. Kontuz joerekin, adibidez hortzak apaintzearena. Zulaketek eta piercingek hortzetan eta mingainean kalte konponezinak eragiten dituzte.

9. KIROLAREN ERRUTINARA ITZULI, baina adi egon hortzeriarekin: egoera txarrean dagoen aho batek kirol errendimenduari kalte egin diezaioke, izan ere honakoak eragiten ditu besteak beste: oreka arazoak, muskuluetan lesioak, buruko minak, eta arranpak. Gainera, gure ahoan bakterioen pilaketa altu batek hauek gure odol jarioan zehar bidaiatzea eragin dezake, muskuluetan metatuz eta honela zuntzen tonu galera bat jasanez. Honek zenbait lesioetara eraman dezake, esaterako: urradurak, artikulazioetan mina, edo tendoi lesioak.

10. DENTISTARA JOAN, minik ez badugu ere. Ez joatea arazo bat izan daiteke, izan ere hortzetan haustura txikiak oso maiz gertatzen dira, edalontziekin kolpatzerakoan, igerilekuan, ukondokadak jasotzerakoan, etab (batez ere haurrak). Gainera, honek okerrera egin dezake denborak aurrera egiten badu, konponezinak diren patologiak eraginez, mamiaren nekrosia esaterako.

Gehiago itzuli