Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019




Korri egiteak hilerokoan zehar mina gutxitzen laguntzen du

Korri egiteak hilerokoan zehar mina gutxitzen laguntzen du

ITURRIA: Sportlife
Hilerokoan zehar mina zuten emakumeekin egindako ikerketa batek, zintan korrika egiteak egun hauetan zehar mina gutxitu eta bizi kalitatea hobetzen duela aurkitu du. 

Emakume askok hilerokoan zehar bizi kalitatean eragiten dien mina jasaten dute.
Duela zenbait hamarkada arte, hilerokoan zehar kirola egitea ez zen aukera bat, gure ama eta amonentzat gaizki ikusia zegoen edozein motako jarduera fisikoa burutzea hilerokoa izan bitartean. Gai tabua zen, zenbait neska etxean geratzen ziren eskolara edo lanera joan gabe egun hauetan, urrun dagoela iruditzen zaiguna, baina garapen bidean dauden herrialde batzuetan oraindik egiten dena, erlijio debekuengatik edo haur edo emakumeek ez dituztelako zikindu gabe mugitu ahal izateko konpresa edo antzeko osasun produkturik eta etxean geratu behar dute egun hilerokoan zehar. 
40 urtetik gora ditugunok oroitzen dugu hilerokoa aitzakia izan ohi zela neskek soinketaz  “libratzeko”. Nahikoa zen “hilerokoa” zenuela esanez gurasoek sinatutako ohar bat eramatea soinketa ez egiteko. Kirola egiten genuen neskek ulertzen ez genuena, soinketaz gozatzeaz gain, min gutxiago nabaritzen baikenuen edo ez genuen ezer ere nabaritzen hilerokoarekin, egun batzuk gehiago ziren besterik gabe..

Orduan ez zegoen hilerokoan zehar kirola egitea normala izateaz gain mina gutxitzeko onuragarria zela esaten zuen ikerketa zientifikorik.

Gure sentipen subjektiboa zen, eta orduko emakume kirolari urriok oso zaila genuen beste neska eta emakumeak kirola egiten has zitezen, are gutxiago min eta karranpa bortitzak zituztenean hilerokoaren ondorioz, korrika egitera ateratzen ginenan edo gure entrenamenduekin jarraitzen genuenean guri kentzen zizkigula esan arren. 
Mundua aldatu da, kirola eta emakumeari dagokion gaian batez ere, eta azkenean emakumeok kirola gauza normal eta ohiko bezala egiten dugu, osasunagatik eta estetikagatik, onura psikologikoez gain, eta azkenean, zientzialariak, bereziki emakumeak, hilerokoa eta kirolarekin zer gertatzen den aztertzeko ikerketak egiten hasi dira, Contemporary Clinical Trials aldizkariak argitaratutako ikerketa hau bezala, non kirol leunak, zintan korri egitea bezala, hilerokoan zehar mina gutxitu dezakeela aurkitu den. 

Ikerlana 18 eta 43 urte bitarteko 70 emakumerekin egin zen, dismenorrea primarioa zutenak, honek esan nahi du hilerokoan zehar mina dutela. 

Bi talde egin ziren:
"Kirolari" taldeak gainbegiratutako entrenamendu aerobikoa burutu behar zuen 4 astetan zehar, astean hirutan zintan korri eginez, hilerokoa amaitu ondorengo egunean hasiz, eta hurrengo 6 hilabeteetan etxean gainbegiratu gabeko ariketa. 

Kontrol taldeak bere ohiko bizitzarekin jarraitu zuen, kirolik gabe. 
Ikerlana hasi aurretik, 4 aste pasatakoan eta 7 hilabeteak bukatu ondoren emakumeek galdetegi bat bete zuten. Horietan, hilerokoak nola eragiten zien, ez minak edo dismenorreak soilik, baita bere bizi kalitatean eragiten zuten faktoreak ere, eguneko funtzionamendua eta loa.

Emaitzek frogatu zuten 4 asteko entrenamenduaren ondoren,  ‘kirolarien’ taldeak minari zegokionean nabarmen hobetu zuela, bai kalitatean bai intentsitatean ere eta minak bere egunerokotasunean nola eragiten zuen ere, kontrol taldearekin konparatuz. 
"Kirolari" taldeko emakumeek %6 min gutxiago nabaritzen zuten 4 asteren buruan eta %22 min gutxiago hurrengo sei hilabeteetan ariketarekin jarraituz.

7 hilabeteko ariketaren ondoren, emakumeek hilerokoan bizi kalitate eta funtzionamendu hobearen berri eman zuten, nahiz eta ez ziren loaren kalitatearen hobekuntzak aurkitu ariketaren ondorioz.

Gehiago itzuli