Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2019




Aukeratu zure abdominalak hobetzeko elikagaiak

Aukeratu zure abdominalak hobetzeko elikagaiak

ITURRIA: Sportlife
Aukeratu egunean 6 elikagai sabel laua lortzen laguntzeko. 

Guztia ez da lan aerobikoa eta abdominalak, elikadura egokiak ere sabel laua izaten laguntzen du. Aurki giharra erakusten ariko zara gimnasioan, beraz, ez ahaztu zerrenda honetaz erosketetara joatean. Zure aldetik ere zerbait jarri behar duzu, noski eta giharrak astean bitan mugitu, gutxienez.

ALMENDRAK
Zuntza, proteinak, E bitamina antioxidatzailea eta zure sistema immunitarioaren babeslea ditu. Duen magnesioak jateko irrika ezabatzen laguntzen du, azukre maila erregulatzean. 
 Egunean 15 eta 20 almendra artean gomendatzen dira.

ARRAUTZAK
Proteina iturri onena, giharra eraikitzen duten oinarrizko aminoazidoak, neurotransmisoreak eta gorputzaren funtzionamendurako beste ezinbesteko material batzuk dituena. 
Egunean arrautza bat.

SAGARRAK
Bere jarduera antioxidatzaileagatik,duen zuntz eta bitamina edukiagatik, ez da zure abdominalentzako super-elikagaien artean falta behar.
Egunean sagar bate do bi.

HOSTO BERDEKO BEGETALAK
Espinakak eta brokolia beti egon behar dira zure hozkailuan.
Egunean bi errazio

JOGURTA
Kaltzioa jogurtetatik lortzen baduzu, beste esneki iturri batzuetatik ordez, zure tripatik pisua galtzeko aukera gehiago dituzu, International Journal of Obesity-ren ikerlan baten arabera. Gainera, barnean dituzten bakteria biziek zure digestio sistema sasoian mantentzen laguntzen dute. 
Egunean Jogurt bat.

ARRAINA
Ur hotzetako arrain koipetsuak, izokina, hegaluzea, sardinak ... bezala, omega 3-z beterik daude, gantza erretzen laguntzen duen gantza da, nahiz eta zentzugabekeria dirudien.

LIMOIAK
Uretan diluitutako zukuak, hortzetako esmaltea ez dezan kaltetu, gantza erretzen laguntzen dizu eta eragin diuretikoa dauka, gihar abdominalak gehiago definitzen lagunduko dizuna.

Gehiago itzuli