Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2019




Asetzearen kontrako elikagaiak

Asetzearen kontrako elikagaiak

ITURRIA: Sportlife
Badira ekidin behar ditugun elikagaiak mendekotasuna eragiten dutelako. Gehiago jan nahi izatea eta erraz ez betetzea eragiten dizute. Garunean zuzenean eragiten dute, denbora gutxienean elikagai kantitate handiena jan behar zen garaiko ehiztari-bilatzaile ondarearen guneak aktibatuz. Menekotasun handiena sortzen duten osagaiak janari prozesatu gehienetan gehitzen dira, erakargarria bihurtzeko asmoz, elikadura markek ezagutzen dituzte eta badakite euren produktuen arrakastaren oinarria direla, behin dastatuz gero, ezin diozu jateari utzi. 

AZUKREA
San Frantziskozko Unibertsitateko zientzialariek azukrea, gizarte industrialetako gizentasun arazoetan duen paperagatik kontrolatu beharko litzatekeen elikagai toxikoa dela diote. Zergatik da hain zaila mendekotasunarekin amaitzea?  Sortzez gustatzen zaigu gozoa, gure garuna glukosaz elikatzen da, eta ezer gozoa dastatzen dugunean, gorputzak gehiago eskatzen du. Orain arte, ez da plateretan azukrerik izan eskuragarri. Azukrea asmakuntza modernoa da, aitzina garestia zen eta kontu handiz neurtzen zen, orain gure gustua datatzen dugun lehen ahiaren zapore gozora ohitu da, haurtxotatik mendekoak gara. 

Ikerketek azukreak garunean morfina edo heroina bezalako droga tradizionalen sari zirkuitu berak aktibatzen dituela aurkitu dute. Ez da drogazaleak garenik, baina erraza da jendeari entzutea gorputzak azukrea eskatzen diela eta jateari uzten diotenean abstinentzia sintomak bizi dituztela. Gauza bera gertatzen da azukredun edariekin.  Kaloriak likidoetatik datozenean, gorputza ez da betetzen eta pertsona askok ez dakite zenbat azukre edana hartzen ari diren egunean.

GATZA.
Kloruro sodikoak ehunetan behar dugun orekarentzako sodioa ematen digu, horregatik garunak elikagai gaziekiko “gogoa” du, eta behin dastatuz gero gehiago nahi dugu. Bereziki ongi hidratatuta ez bagaude. Desertuan, tuaregek gatza hartzen zuten deshidratazioa ekiditeko, baina orain ez dugu ur gabeziagatik arduratu beharrik. 

GAZTA.
Gaztaren zaporea maitatua edo gorrotatua izan daiteke, baina gustuko duenak, oso gustuko ditu mota guztietako gaztak eta zapore gehiago badute hobe. Aitzina gazta otorduen amaieran zerbitzatzen zen postre moduan, edo otorduen artean mokadu bezala, bakarrik edo  kantitate txikietan jaten zen, bere zapore biziagatik. Egun, edozerk darama gazta, haurrei gazta jartzen diegu eta ez dira beste zaporeak bereizten ikasten.

ELIKAGAI PROZESATUAK, PRESTATUAK.
Guztiek nahasten dituzte aurrekoen osagaietako asko gehiago gustatu dakizkigun edo zerbait berria edo zapore bizikoa jartzen dute. Adibidez,  glutamato monosodikoa ekialdeko janariarekin lotzen da, jatetxe txinatar batetik beti gehiagoren irrikaz ateratzea eragiten dizun zapore bizia du eta mendekotasuna sortzailea da. Janari prozesatuak elikagai gutxi eta azukre, gantz eta gehigarri zapore-indartzaile asko izaten dituzte guztia etxean baino goxoago iruditzeko. 

Gehiago itzuli