Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2019




Esfortzua egin ondoren oka egitea

Esfortzua egin ondoren oka egitea

ITURRIA: Sportlife
Aurreko batean korrikalari afizionatu baten mezu elektroniko bat iritsi zitzaigun honako arazoa azaltzen: serieak egiten amaitzean, edo lasterketetan helmugara iristean, oka egiteko gogoa sartzen zitzaion. Esfortzua egiten ari zela ere arazo hau zuen noizbehinka. Arazo larriago baten sintoma izan al daiteke? Nola konpondu daiteke?

Kirol intentsitate handiko momentuetan oka egitearen arazo honek zergati desberdinak izan ditzake. Hauetako bat, zure muskuluek duten odol behar izugarria da, esfortzuaren intentsitate handia dela eta. Otordutik bi ordu igarotzen utzita ere (arazo hau baduzu jarraitu beharreko lehendabiziko aholkua izanda), digestioa denboran gehiago luzatu daiteke, batez ere lehiaketa batean parte hartzen ari zarelako normalean baino urduriago bazaude. Muskuluen eskariari aurre egiteko digestio-aparatua uzten duen odolak prozesua etetea eragiten du, eta elikagaiek “atera egin” nahi dute ezin direlako digeritu.

Otorduaren eta ariketaren arteko denbora handitzen baduzu, hiru ordu edo gehiago izatera iritsiz, eta oka egoera berdina gertatzen jarraitzen bazaizu, hiatoko hernia bat izan daiteke. Laburrean, honek esan nahi du zure urdailaren goiko parteak gorantz egiten duela barrunbe torazikoa inbaditu arte, abdomenetik bereizten duen muskulu-pareta, diafragma alegia, gaindituz. Jan eta gero errefluxurik pairatu baduzu noizbait, hau da osasunaren arazo honen sintoma argienetakoa da. Oka egiten baduzu, errefluxurik nabaritzen baduzu, eta dagoeneko otordua eta ariketa fisikoaren hasiera nahikoa urruntzen probatu baduzu, medikuarengana jo dezazun gomendatzen zaitugu, aukera hau aztertu dezan.

Gehiago itzuli