Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2019




Lunbarrak landu behar al dira abdominalak egiten diren bakoitzean?

Lunbarrak landu behar al dira abdominalak egiten diren bakoitzean?

ITURRIA: Sportlife
Kontu handia izan puntu honekin, izan ere gerrialdeak oso muskulatura tonikoa du.

Posta elektronikoz iritsi zitzaidan galdera bat partekatuko dut zuekin, gimnasioko entrenamenduan hasten ari zareten askorentzat interesgarria izan daitekeen eztabaidagai bat dakarrena.

 “Soilik 3 hilabete daramazkit gimnasioan eta azkenaldian gerrialdean mina dudala nabaritzen dut. Lunbarrak lantzeko gorputz-enborraren luzapena egiten dut astean 3 aldiz, abdominalak egin ondoren hain zuzen. Ez dakit lunbarretan gehiegizko esfortzua egiten ari ote naizen edo arazoa beste edozein ariketa gaizki gauzatzeagatik datorren (ala biak). Abdominalak egiten ditudan bakoitzean landu behar al ditut lunbarrak, edota astean behin egitearekin nahikoa da?

Egia esan, Sport Life-n jarraitzaile honek azaltzen didan arazo hau nahiko ohikoa da. Gerrialdeak muskulatura oso tonikoa du, karga handia jasotzen du, eta honetaz gain, gimnasioko ariketekin karga gehitzen badiogu eta oso analitikoa den ariketa bat aplikatzen badugu, betiko gerri-luzapenak diren moduan, normalena gainkargatzea eta amaieran arazo larriak ekartzea da.

Landu beharreko muskulatura bat da, baina interesgarriagoa da orokorragoa den ariketa batean integratuz egitea, adibidez, pisu hila, “egun on”, sentadillak, fitball baten gainena etzanda kontrako beso eta hanka igotzea, etab.

Nire iritziz, gerrialderako ariketa analitikoak aplikatzea soberan dago. Pisu libreko ariketak egiten badituzu, gerriko muskulaturak karga nahikoa jasango du dagoeneko, izan ere funtzio egonkortzaile garrantzitsu bat du. Bizkarreko behe parteko muskulatura hau gainkargatzen bada, aukera ona izan daiteke abdomenaren muskulu sakonak lantzea, zeharkakoa eta barneko zeiharra esaterako. Muskulatura sakon hau lantzeak gerriko/paxa natural baten funtzioa egingo du, bizkarrezurrari egonkortasun handiagoa emanez eta, batez ere, horren tonikoa den gune honi karga kenduz.

Gehiago itzuli