Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2019




Triatleta, honela lesionatu zaitzake bizikletak

Triatleta, honela lesionatu zaitzake bizikletak

ITURRIA: Sportlife
Askotan esaten da korri egitea zein kaltegarria den, baina batzuetan bizikleta gainean jarrera txar bat izatearen arriskuak aipatzea ahazten zaigu. Adi egon!

Bizikleta gainean lesioen prebentzioari buruz ezagutu beharreko bi faktore daude: zelaren gainean eserita zaudetela mantentzen duzuen jarrerak duen eragina, eta bestea, psoas eta iliako muskuluen funtzionamendu egokia.

1. HONELA ERAGITEN DU BIZIKLETA GAINEKO JARRERAK GERTA DAITEZKEEN LESIOETAN
Zelaren gainean eserita mantentzen duzuen jarrerak duen eraginari buruz hitz egiten hasiko gara. Jarera hau mantendua bada eta dagozkion konpentsatzeko indar ariketen bitartez ez bada konpentsatzen, molestia ugari ekar ditzake batez ere bizkarrezurrean (bereziki lepo-aldean eta gerrialdean). Honek gorputzaren “goi-gurutzautaren sindromea” bezala ezagutzen den sindromea eragin dezake, jarrera higienearen gain izan dezaken ondorioarengatik nabarmenki ospetsua dena.

Txirrindularitza atalak zuen kirol gogokoenean ekarri dezakeen eragin kaltegarri hau ekidin edo hobetu dezakegu, humeroen kanpo errotazioaz arduratzen diren muskuluen aktibazioan eta bizkarraren eta gerri eskapularraren osasun hoberenarentzat giltza diren muskuluen aktibazioan enfasia jartzea lortzen duten indar ariketen sorta baten bitartez,  Ondoren, face-pull, tiraketak, “Y” eta “W” TRX eta/edo poleekin, lepoko sakoneko muskulu tolestaileen aktibazioa, bizkarrezurraren luzatzeak, sorbaldako biratzaile zorroen aktibazioa, eta erdiko gune on baten eratzea bezalako ariketa sortek, besteak beste, entrenamendu saio eta lehiaketek izan ditzaketen eraginei aurre egiteko egin ahal ditzakegun ariketen artean oso garrantzitsuak dira, eta gure jarrera egokira eraman gaitzakete.

NOLA DAUDE ZURE PSOAS ETA ILIAKO MUSKULUAK ?
Triatleta zaretenok txirrindularitza sektoreari buruz kontutan hartu eta ezagutu beharreko beste faktorea psoas eta iliako muskuluen funtzionamendu egokia da. Aldakaren tolestaile nagusi bezala funtzionatzen dute biek, pedalei eragiten ari zaren bitartean etengabe errepikatzen den akzioa. Aldakaren etengabeko flexio errepikatu honek zure gerriko bizkarrezurraren gain estresa eragin dezake, muskulatura honek jasandako gehiegizko tentsioarengatik. Honek, zure pelbisaren posizio naturalaren aldaketa bat ekarriko luke.
Faktore honek txirrindulari askori eragiten die, baina zuzendu daiteke. Alde batetik, aldakako muskulu tolestaile hauen indarra hobetuz (gainkarga duten ariketak baliatu ditzakegu horretarako, aldakako flexioa gauzatzea dugularik helburu nagusia: eskailera bat igotzeko keinua); beste aldetik, muskulu psoas iliakoa malgutuz, banda elastikoek eskaintzen duten erresistentziaren laguntzaz egin ditzakegun luzaketa aktiboen bidez. Bi estimulu hauek, muskulu psoas eta iliakoaren indartze eta malgutzea, gerrialdean lesioak eta molestiak prebenitzen lagunduko gaituzte.

BIOMEKANIKA FROGA BAT EGIN BEHAR DUZU LESIOAK EKIDITEKO
Bizikletaren sektore honi eta lesioen prebentzioari lotutako beste ideia oso on bat txirrindularitzan espezializatutako biomekaniko on batengana jotzea da. Honek, zure pedalei eragiteko duzun mekanikaren azterketa baten bitartez, beharrezkoak izan daitezkeen doikuntza guztiak egiten lagundu zaitzake, honela zure bizikleta zuri ahalik eta gehien moldatuz.

Gehiago itzuli