Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-01-2020




Asma dutenentzat entrenamendua

Asma dutenentzat entrenamendua

ITURRIA: Sportlife
Ariketa kardiobaskularra egin dezakegu? Nola lagundu gaitzake indarreko entrenamenduak?

“Asmatikoa naiz eta korri egitea asko kostatzen zait, baina kilo batzuk galdu beharra ditut. Gaur egun tonifikazio ariketak egiten ditut, ondoren 30 minutuko korrika saioa eta 20 edo 30 abdominaletako serie bat eginez amaitzen dut. Astean behin yoga ere egiten dut entrenamendua amaitzerakoan. Zuzena al da egiten dudana? Zein da niretzako ariketarik egokiena?

Sarari gomendatuko nioke intentsitate baxu eta ertain bitarteko ariketa kardiobaskularra beroketa saio on baten ondoren egitea, beti ere modu progresibo batean. Bere asmarentzako modurik egokiena bizikleta da, izan ere lan intentsitatea aukeratu dezakezu; korrika saioak, berak dioen moduan, bere bihotz eta arnasketa maiztasuna gehiegi igoko ditu. Egoera batzuetan asmak mota honetako ariketak egitea eragotziko dio. Egun horietan hoberena da ariketa kardiobaskularra zuzenean alde batera uztea. Beste aukera batzuk ditugu. Indarreko ariketak sartzea gomendagarria da, arnas aparatuaren behar gutxi duten, sasoia hobetuko duten eta gastu metabolikoa igoko duten ariketa anaerobikoak alegia, honela kaloriak erretzen lagunduko dizute tasa metaboliko altua dela eta. Laburbilduz, asmak uzten zaituen bitartean, zure bihotz-arnas sistema entrenatzen saia zaitez.  Efektu bronkodilatadorea duten inhalagailuak larrialdietarako tratamendu moduan aukera bat izan behar dira, ohiko erabilerarik eman gabe. Ariketa egitearen inguruan zure medikuari galdetzea gomendatzen dizut, baina hainbat ikerketek ariketa kardiobasuklarra  asmaren efektuak gutxitzeko tresna terapeutiko egoki moduan proposatzen dute.

Gehiago itzuli