Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-01-2020




Hobe da bihotz fina ala lodia edukitzea?

Hobe da bihotz fina ala lodia edukitzea?

ITURRIA: Sportlife
Honela indartzen da zure odolaren ponpa.

Zure bihotza muskulu bat da, birikak, gibela, giltzurrunak edo ariketan modu garrantzitsu batean parte hartzen duten beste organo batzuk ez bezala; beraz, zure bihotza gorputzeko beste muskuluak bezala sasoian jarri behar da…  baina bere berezitasunekin.

Entrenamenduaren oinarrizko printzipio bat jarraituz, bihotzari gainkarga bat eragin behar zaio, estimulu honen ondorioz hazi, hobetu eta indartu dadin. Gainkarga hori entrenamendua besterik ez da, baina zein motatakoa? Zure muskuluentzat estimulu hoberena iraupen laburreko karga altuak dira, baina muskulu kardiakoarentzat, miokardioa, hobeak dira iraupen luzeagoa duten intentsitate ertain eta baxuko kargak.

Mota honetako gainkargak bolumen kardiakoa handitzen du, atsedenean ditugun pultsazioak gutxituz, eta bihotzaren paretak finak mantentzen ditu. Indar maximoak, aldiz, pareta lodiagoak ekartzen ditu, arrisku kardiobaskular handiago bat dakarrena. Pareten loditzeak odolak bihotzetik ateratzeko zailtasun gehiago izatea eragin dezake, eta bestalde miokardioaren muskulu tonu handiagoak bere erlaxazioa zailtzen du, diastole deritzona, bihotza odolez betetzen delarik. Zure bihotzarentzat hoberena erresistentzia eta indar ariketak tartekatzea da, errutina borobil batean.

Gehiago itzuli