Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-01-2020




Zure abdominalak hobetzeko 6 elikadura arauak

Zure abdominalak hobetzeko 6 elikadura arauak

ITURRIA: Sportlife
“Gantzak karbohidratoen jokoan erretzen dira” eta kontuan izan beharreko ikasgai gehiago.

Abiapuntu bezala, kontuan izan beharra dago kirolariak gaur egun, arau orokor bezala, karbohidrato gehiegi eta proteina urritasun jakin bat izaten jarraitzen duela. Karbohidratoen ahorakinak egunean zehar gutxitzen joan beharko luke, eta proteinarena berriz, gehitzen. Karbohidrato gehienak konplexuak dira (arroza, pasta, tuberkuluak, zerealak, lekaleak …). Zuen helburua “abdominalak markatzea” bada ere, ez da komeni karbohidratoak gehiegi mugatzea, organismoaren erregai nagusia baitira, eta, gainera, lipolisia ezin da egin horrelakorik gabe. Oso argi geratzen da “gantzak karbohidratoen jokoan erretzen dira” dioen esamoldearekin.

Sartu zuntz askoko elikagaiak. Zerealek eta barazkiek hesteetako igarotzea hobetzen lagunduko dizute, asetasun-sentsazioa lortuko duzu eta koipeen xurgapena mugatuko duzu.

Ez jan frijituak
Ez geratu elikagai nagusietan bakarrik … askotan “arriskua” saltsatan dago! Askotan, olioekin, esnegaina eta/edo arrautza-gorringoekin egiten dira.

Ez egin azken otordua indize gluzemiko handiko elikagaiekin. Horiek odoleko glukosa azkar igoarazten dute, eta ez da erabiliko, loan atseden-egoeran gaudelako eta, ondorioz, koipe-biltegi bihurtuko delako. Saihestu pastak eta arroz gehiegi, eta, jakina, opilak, gozokiak edo postreak eguneko azken otordu horretan.

Saia zaitez bihotzarentzako osasungarri gisa sailka ditzakegun gantz asegabeak kontsumitzen. Omega-3 gantz-azidotan aberatsak diren arrainetan aurki ditzakegu. Aitzitik, lurreko animalien gantzetan, koko- eta palma-olioetan (oraindik ere asko erabiltzen dira opil industrialetan) eta esnearen eta haren deribatuen koipean (gaztak, gurinak, esnegainak) dauden gantz aseak saihestuko ditugu.

Gehiago itzuli