Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-01-2020




Zintan korri egiteari etekin gehiago ateratzeko 3 giltza

Zintan korri egiteari etekin gehiago ateratzeko 3 giltza

ITURRIA: Sportlife
Lasterketan zure jarrera hobetzeko aukera ona.

1. Malda
Lehendabizi zinta gradu 1eko maldarekin ipini behar da. Honela, gure saioa errealistagoa bihurtuko dugu, izan ere aurretik airea bultzatu behar gabe korri egiteagatik dagoen aerodinamika falta konpentsatzen dugu. Abiadura motel batean hasi zaitez beti, are gehiago zintan korri egiteko ohitura ez baduzu. 10 km-ko lasterketa batean 5 min/km abiaduran lehiatzen bazara, ez zenuke zintan 6 min/km azpitik hasi behar, zure entrenamenduaren lehendabiziko herenean behintzat. 

2. Kokaleku egokia
Zintaren alboetako barrak beherantz makurtzen hasten diren eremuan kokatu behar zara. Asko aurreratzen bazara, zure oinek plastikozko babesaren aurka topo egin dezakete. Jarrera egokia bilatu ezazu baina zure oinei begiratu gabe, bistaz baliatu zaitez erreferentziak hartzeko. Zintak barrarik ez badu, erdiko eremuan kokatu zaitez besterik gabe.

3. Zintaz baliatu zure lasterketako jarrera hobetzeko
Zintan korri egiteak zure jarreran kontzentratuago korri egiten ahalbidetu zaitzake. Hiru puntu hauek kontutan hartzea gomendatzen dizugu:
Luzatuta korri egin, sorbaldak atzerantz botata eta burua tente. Ez zaitez aurrerantz makurtu, izan ere korrikalari afizionatuen artean akats ohikoena da.

Ukondoak 90 gradutara tolestuta eraman une oro, eskuak erdi itxita eta erlaxatuta daudelarik. Ukabilak estuturik korri egiteak daramagun tentsioa erakusten du, eta lasterketa efiziente bat lortzeko txarra da.

Oinarekin kontaktua erdiko zonan izan behar da, orpoaren eta kanpoko aldearen erdigunearen artean, eta berehala oina barrualderantz okertzen da (pronazioa), pausoaren talka arinduz. 

Gehiago itzuli