Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014




RUNNING: Korri egitera! Entrenamendu ikustezina.

RUNNING: Korri egitera! Entrenamendu ikustezina.

ITURRIA: Sportlife
Utzi une batez korri egiteari. Bururatu al zaizu norantza okerrean ari zarela korrika? Halaxe da bai, hobeto eta azkarrago korrika egiteko aurten agian gutxiago eta polikiago egin beharko duzu korrika. Ulertu nahi baduzu, irakurtzen jarraitu beharko duzu, entrenamendu ikustezina... ikusteko.

Duela urte gutxi arte erokeria zirudien eta praktikatzen genuen gutxiak jota eta  “leotardotan” korrika egiten genuen zoro koadrila bat ginelako pentsamendua zortez aldatu egin da. Egun ospe oneko ekintza bilakaturik eta gizarteak begi onez ikusia. Egia da ordea, ospea hartzen duenak arazoa ere sortzen duela. Futbolean ikus dezakegu adibidez, Tabernara bazoaz, bertan partidua ikusten aurkituko dituzun 15ak aditu hutsak izango dira:  hamabikoa zuzentzen, paseari buruzko aholkuak ematen eta Cristianori kritikak egingo dizkiote bigarren zutabearen ordez lehenengora bota duela eta. Running-ean ere halaxe gertatzen hasia da. Denok gara adituak entrenamendua antolatzeko garaian.

Ez gara hain ohikoa den oker honetan erori behar, hau garesti ordainduko ditugun huts egiteetan bihurtu baitaiteke. (lesioak, geldialdia, gainentrenamendua, etab.) Entrenamendua ongi planifikatu behar da eta korrikalari bakoitzaren beharrei egokitua, logika eta zergaitia izan behar du.

Estatistikaz, herriko lartekarien %80ek korrika egiteko ordu bete dutenean, horrela banatzen dutue: etxetik korrika ateratzen dira, 60 minutuz korrika egiten dute eta etxera iristen dira. 

Guztira, jarraian ordu beteko korrikaldia. Etxera iristean zapatilak kendu eta dutxara, horrekin lasai eta pozik geratzen dira. Beste korrikalari trebatuagoek jarduteen artean serieak egiten dituzte, luzeak, motzak, aldapak, tarteak, fartlek etab. Askotan irizpide jakinik gabe eta bestetan “gerra garaiko” liburuetan oinarriturik eta “No pain no gain” filosofiaren jarraitzaile (oinazerik gabe ez dago irabazirik).  

Aurreko aldietan aipatu izan dugun bezala, korrikalariak obsesiora jo dezake kirol honetan, ohiko gertakaria hauxe eta guztioi gertatu zaiguna  gehiago edo gutxiago, elite edo herri lasterkariei. Arazoa zera da, gozatzeko eta erlaxatzeko asmoz hasi genuen horrek itotzen gaituela azkenean, bizimodua markatzen digu, gure bizitza urduriko beste ekintza estresagarri bat bihurtzen da alegia. Batzuetan, herri lasterkariekin hitz egiten dudanean eta serie luzeak, testak etab. egin aurretik jasaten duten antsietateaz ari zaizkidanean izutu egiten naiz hain gaizki pasatzen dutela pentsatze hutsarekin. 

Runner-arentzat serieak festa behar lukete, ez bailuke inoiz jasanezina jasan behar, ez eta minutuei, segunduei, hamarrenei edo ehunenei hain begira egon.  Running-aren mundu hau guzti hori baino askoz ere errazagoa da. Batzuetan ez diogu zenbait faktoreri jaramonik egiten, ez baitira korrika egitean oinarritzen eta beraz, askok ez diete arretarik jartzen eta funtsezkoak direnik ez dute pentsatzen. Baina funtsezkoak izateaz gain ezinbestekoak ere badira. Faktore ikustezinak bezala ezagutzen ditugun horiek dira, batzuentzat ez baitira existitzen, baina hortxe daude:prestaketa fisikoa, antolakuntza, errekuperazioa, lasterketa teknika, luzaketak, indarra (pisuak eta gomak), ahalmena (aldapak), ezinbesteko elikadura, beste muskulu taldeen konpentsaketa (goiko gorputz atalak), entrenamendu gurutzatua (beste kirolekin tartekatzea, igeriketa, txirrinda, etab.).

Gehiago itzuli