Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014




OSASUNA: Dentistaren beldur? Kontuan izan trikimailu hauek!

OSASUNA: Dentistaren beldur? Kontuan izan trikimailu hauek!

ITURRIA: Sportlife
Bazenekien ahoaren osasun ahulak kirol errendimenduan eragina izango duela? Hona hemen dentistarenganako beldurrari aurre egin eta osasuna zaintzeko zenbait gako.

Adituari aldizka bixita egitearen garrantzia azpimarratzen ez gara nekatzen, nahiz eta minik ez izan. Datorren apirilerako prestatzen ari garen artikuluetako batean gai honi buruz arituko gara, ahoaren osasunak kirol errendimenduan duen eraginaz hain zuzen ere.  Beldur zarelako ez zara joaten? Ez zara bakarr, herritarren %15ek odontofobia dute, MOEaren esanetan( mina jasateko arrazoirik gabeko beldur irrazionala). 

Hauek dira Iván Malagón Doktorearen aholkuak ekiditeko:
  • Aldizkako azterketek ez dute minik ematen eta arazoak garaiz antzemateko balio dute, oraindik minik gabeko prozedurekin konpon daitezkeenak.
  • Arazoak azaldu direnean eta tratamendu inbaditzaileetara jo beharra dagoenean, gure herrialdeko zentro gehienek minik gabeko odontología burutzeko baliabideak dituzte.
  • Anestesiaren ziztadarekin mina sentitzen baduzu, hitz egin ezazu zure dentistarekin. Behar izanez gero spray bidezko anestesia bat erabil baitaiteke aurretik. 
  • Arazoa, dentistarekin zerikusia duen guztiarekin gaizki pasatzen duzula bada, nahiz eta minik ez eman, agian yoga edo erlaxazio teknikekin saia zaitezke.
  • Puntako zentruek laser teknologia dute, edozein arazo laser bidez tratatu daitekeelarik, anestesiarik gabe. Teknologia berritzaile honek bisturia, turbina eta fresa ordezkatzen ditu, paziente askotan fobia sortzen duten hiru elementuak eta minarekin lotzen dituztenak. 
  • Zure seme-alabak naturaltasunez eraman itzazu azterketa egitera, inongo minik ez baitute jasango. Horri esker odontologoarekin harreman naturala garatuko dute eta ez ditu helduaroan fobia baterantz bideratuko. 

Gehiago itzuli