Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014




ELIKADURA: Kirolariaren elikaduran 5 akatsak

ELIKADURA: Kirolariaren elikaduran 5 akatsak

ITURRIA: Sporlife
Zure elikaduratik gantzak kendu dituzu? Ez duzu gosaltzen? Ezagutu kirolariaren elikaduraren 5 akats eliminado las grasas de tu alimentación? 

Hauek dira 5 akats garrantzitsuenak. Hauetakoren bat egiten baduzu, baztertu ezazu zure errendimendua mantentzeko! 
  • 1. Gantzak ezabatu. "Honela ez dut pisurik irabaziko." Animalietatik eratorritako gantz saturatuen kontsumoa jaitsi behar duzu, baina intsaturatuak eta omega 3ak lagungarri izango zaizkizu (oliba olioa, izokina, etab.) ahaleginaren ostean indarberritu eta osasun ona izateko.


  • 2. Asko afaldu. "Indarberritu eta datorren egunerako energia izateko". Atsedena aldatzeaz gain gantzen pilaketa erraztuko duzu, gauean metabolismoa motelduz.


  • 3. Ez ogirik, patatarik. "ez dut gizendu nahi". Hidrato ugari dute eta ezinbestekoak dira kirolariarentzat. Bere maila gluzemikoa dela eta, aukera ona dira lasterketa ondoren glukogeno mailak berreskuratzeko.


  • 4. Gutxi gosaltzen dut. "Nire metabolismoak gantzak erre ditzan nahi dut eta". Honekin lortzen duzun gauza bakarra energia maila eskasa izatea da eta honek gantz erreserbak arrazoi handiagoz gordearaziko dio, kontsumitu beharrean.


  • 5. Lasterketa ondoren barbakoa. "Merezi dut". Ahalegina handia izan denean gorputzak mimatzea eskatzen du: eman karbohidrato osasuntsuak, proteina iturri garbia eta zenbait gantz osasungarri. Antioxidatzaile asko behar ditu ( barazki freskoak, fruta, E vitamina…) baina ez txorizo, hirugihar edo haragi zati koipetsurik. 

Gehiago itzuli