Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014




TXIRRINDULARITZA: Ikasi zeure neurrikoa aukeratzen TXIRRINDULARITZA: Ikasi zeure neurrikoa aukeratzen

TXIRRINDULARITZA: Ikasi zeure neurrikoa aukeratzen

ITURRIA: Sportlife
Nolako neurria eta geometria zeure bizikletak, horren arabera egongo da zu eroso eta seguru egotea eta eraginkorra izatea.  Artikulu honetan zenbait gomendiok azalduko dizute nola aukeratu bizikleta neurri egokia zuretzat, errendimendurik eta erosotasunik handienak lortu ahal izateko.

ZEIN NEURRI BEHAR DUT?
Bizikleta handiegia edo txikiegia baduzu zeure gorpuzkerarako, neke handiagoa eta bizkarreko minak izango dituzu, eta neurri egokikoa baino zailago gertatuko zaizu hura gobernatzea.    Saiatuenei gomendatzen diegu adituek doitzea, diren neurri guztiak hartu ondoren. Sport Life honetako artikulu batek azaltzen dizu. Gainerakoentzat, gehienontzat, hona hemen gure aholkuak:
Neurria erraz aukera dezakezu, zeure hanka luzera oinarri hartuta, zorutik hankarteraino.

Neurri hori bidez 0,54 egin eta zure neurria lortuko duzu, gutxi gorabehera, zentimetrotan. 
Zati 2,54 eginez gero, neurria hazbetetan lortuko duzu (hainbat markaren estandarra da).
Esaterako, zure hanka 87 cm luze bada:
87 x 0.54= 46.98  
Zure neurria 47 cm-ko bat da. 
Hazbetetan, 46.98 / 2.54 = 18’49 litzateke, hurbilpenez, 18,5"-koa.

Trikimailua: Eskura metrorik ez baduzu eta arin egiaztatu beharra baduzu, errazena da arin egiaztatzea: jarri orpoak pedaletan eta eragin bielei atzera. Egiaztatzean, bermatu horman edo lagun batengan.   Oinak horrela (orpoz) dituzula, belauna luzatu behar da guztiz oina zelatik urrunen dagoen lekuan.  Baina belauna luzatu behar da aldakan alde batera horizontalki oszilatu gabe.  Aldakak alboka mugitzen badira, goregi dago, bilatu behar dugu belauna guztiz luzatu arren aldaka mugitzen ez den puntua.

Mendiko bizikleta: Zein alturatan jarriko dut zela?
ZEIN ALTURATAN JARRIKO DUT ZELA?
Onena goniometro bat erabiltzea da, horren bidez neurtzen dugulako belaunak eta izterrak eratzen duten angeluak pedal bueltaren beheko puntuan, baina errazago da hanka luzeran oinarritzea.  

Gomendioa da zelaren eta pedalaren artean hanka luzearen % 109 egotea. Emakumeengan % 109 behar luke, oinak laburrago izan ohi direlako, aldakan hasten den palanka besoaren zatia. 
Altuera (pedaletik zelara) = Hanka luzera (perioneotik zorura) x 1,09
Aurreko adibidearen arabera, hanka 87 cm luze dela,  87 x 1.09 = 94.83 cm
Igo edo jaitsi zela, pedaletik (biela zela hodiaren luzapen moduan jarrita) zela gainalderaino tarte hori dagoen arte. 
Gure helburua da belauna angeluan mugitzea, 70º-tik, gutiz tolestuta dagoela, pedala guztiz gora egonda, 150º arte, pedala behean dagoela, metatartsoa behar bezala bermatuta, guztiz luzatuta dagoenean.   

Trikimailua: Belaun aurrealdeko minaren jatorria zela jaitsiaren ondorio izan daiteke, igo ezazu, belauna beheko itopuntuan egotean 160º-etara heldu arte.  Belaun atzealdeko mina, alde popliteoan, zela goregi egotearen ondorio izan daiteke, beheratu ezazu, belauna 80º angeluan tolestu arte pedal bat goian dagoela. 

Mendiko bizikleta: Bizkar angelua
DEN-DENA AL DAGO ZELA ALTUERAREN ARABERA? 
Ez, noski, hori abiapuntua da, gure helburua da  bizkarrak eta horizontalak osatzen duten angelua egokia izatea gure erabilerarako eta gorputz sasoirako.  Mendiko txirrindan bitarteko erabilera egiteko (ibilaldi eta txangoak), gure gomendioa da bizkarrak ez izatea 45º baino angelu txikiagorik. Oso garrantzitsua: angelu hori lortu behar da ukondoak pixka bat tolestuta daudela jarrera horretan, ez du balio guztiz luzatzeak edo tolestuegi eramateak. 
Errepidean, angelua, gutxi gorabehera, 30º gradu arte murrizten da, eta erabilera erlaxatuagoan, 60º eta 75º bitartekoa da.

Mendiko bizikleta: Aginte tresnak eskura
AGINTE TRESNAK ESKURA
Ez diogu nahikoa erreparatu ohi balazta palanken kokalekuari. 
Jar itzazu atzamarrak besaurreek eratzen duten lerro irudikaria baino beheraxeago. 
Hatz erakusleak eta luzeak palankaren kanpoaldean egon behar dute, hortxe egiten baituzu indarrik handiena. Normalena da barrurantz mugitu behar izatea.

Mendiko bizikleta: Jarrerarik egokienaren bila
JARRERARIK EGOKIENAREN BILA
Lortzeko, ondoko jarraibideak bete beharko dituzu:
Ukalondoak pixka bat tolestuta.

Bizkarraren angelua 45 bat gradukoa. 

Pedalak horizontal jarrita, aurrekoa goraxeago maldan behera joanez gero.

Eskuak besaurreen luzapen modura.  

Atzamarrak balazta heldulekuetan.

Aurrera begira, zenbait metro gurpiletik aurrerago.

Gehiago itzuli