Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2020




Nolakoak dira COVID-19 atzemateko testak?

Nolakoak dira COVID-19 atzemateko testak?

ITURRIA: Sportlife
Osasun pandemietan aditu guztiek infektatutako pertsonak atzematea gaixotasuna desagerrarazten hasteko ezinbesteko pausoa dela esaten bat datoz.

Azken egun hautan, biztanleriari test masiboak egiteko beharrari buruz asko hitz egin da, bai sintomarik erakutsi gabe edo patologia nahasiak izanda kutsaturik dauden zein, aldiz, konturatu gabe infekzio gainditu duten biztanleen portzentaia atzemateko. Datu hauek izanda, konfinamenduaren nondik norakoaren eta emaitza hauen arabera hartu beharreko neurrien inguruan lan egiteko ildo sendoago bat jarraitu daiteke.

Arlo honetan matematikak ez du huts egiten, eta ez dira ekuazio asko egin behar egiaztatzeko ezinezkoa dela gure lurraldean bizi diren 47 miloi biztanle baino gehiagori testak egitea epe laburrean, eta beraz, jarraitu beharreko prozedurak arrisku handieneko edo infektatutako pertsonekin gehien ibiltzen diren kolektiboetan eragina izango duela. Datu hauetatik estatistika fidagarriak atera ahalko dira ondoren gainerako biztanleriarengan lan egiteko.
The Lancet medikuntza-agerkari ospetsuaren datuak erabili ditugu gaur egun erabiltzen diren hiru test motak laburbiltzeko, eta COVD-19 birusarekin kutsatutako pertsonen detekzioan duten zehaztasuna jakiteko.

HOMOLOGATUTAKO HIRU TEST MOTA
Europako medikuntza homologazioaren bitartez, bai birusaren zein giza-organismo batetik igaro ondoren utzitako arrastoen presentziaren detekzio beharrei erantzuteko emaitzak lortzeko hiru protokolo desberdin baliozkotzat jo ditu.
Gaixotasuna sintomarik gabeko fasean atzematen duten bi test daude, eta hirugarren batek, serologiko deritzona, organismoak koronabirusari aurre egiteko sortzen dituen antigorputzak aurkitzen ditu.

1. PCR TESTA
Definizioa: Polimerasaren Erreakzio Kateatua/Kate-erreakzioa aztertzen du   (PCR ingelesez).
Metodoa: Kotoizko bastoi batekin mukosaren lagin bat ateratzen da (sudur edo eztarritik). 4 ordu inguru behar dira laborategi gaitu batean proba egiteko (hiri handietan bakarrik daude).
Funtzioa: birusaren DNA detektatzen du, jada identifikatuta dagoen genomarekin konparatuz.
Fidagarritasuna: positibo emandako kasuetan, birusa izatearen aukera %100 da. Emaitza negatiboa denean, efikazia ia %100ekoa da, bina bigarren proba bat egiten da 15 egunetara egiaztatzeko.

2. ANTIGENOEN TESTA
Definizioa: COVID-19aren konposizioaren proteina batzuk detektatzen ditu (antigenoak). Ezabapenez gauzaturiko aukeraketa azkar bat egiteko erabiltzen dira.
Metodoa: Kotoizko bastoi batekin (sudur edo eztarritik) mukosaren lagin bat ateratzen da. Emaitzak minutu gutxi batzuen buruan lortzen dira eta ez da laborategirik behar.
Funtzioa: Erreaktiboak birusaren proteinen presentzia edo hauen eza detektatzen du.
Fidagarritasuna: Ez dago portzentai zehatzik, baina gaurkoz kutsatutako pertsonen %90a detektatu da, eta %60a sintomarik gabeko pertsonetan, beranduago PCR test baten bidez baieztaturik.

3. ANTIGORPUTZEN TESTA
Definizioa: oso erabilgarria da gaixotasuna gainditu duten pertsonak detektatzeko. Immunitate proba bat dela esan daiteke.
Metodoa: pazientearen odol tanta bat erreaktibo bati aplikatu behar zaio, eta emaitza tokian bertan lortzen da 20 minuturen buruan.
Funtzioa: gure sistema immuneak birusari aurre egiteko sortutako igM eta IgG antigorputzak (immunoglobulinak) detektatzen ditu erreaktiboan.

Fidagarritasuna: ez ditu antigorputzak detektatzen kutsadura gertatzen denetik edo/eta aurreneko sintomak agertzen direnetik egun batzuk pasa arte (hamargarren egunetik aurrera lortzen da fidagarritasun handiena), eta %80 baina gehiagoko zehaztasuna erakutsi du.

Gehiago itzuli