Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2020




Jakin ezazu nola zapaltzen duzun: pronatzailea, neutroa edo supinatzailea

Jakin ezazu nola zapaltzen duzun: pronatzailea, neutroa edo supinatzailea

ITURRIA: Sportlife

Pronatzailea, neutroa ala supinatzailea al zara? Zapaltzen duzun modua funtsezkoa da zure lasterketa efizientziarako. Zure urratsa zein den ikasi eta zure akatsak zuzentzen ikasi ezazu.

Ez dakizu Pronatzailea, supinatzailea edo neutroa zaren? Are gehiago, ez dakizu ezta zertaz ari garen?
Oinak urrats bakoitzaren talkaren energia lurra ukitzerakoan barrurantz inklinatuz disipatzen du. Oinaren biraketa honi pronazioa deritzogu, eta honela oina bere luzerako ardatzaren inguruan okertzen da, zubia lurrera gehiago hurbilduz. Guztiok gauzatzen dugu pronazioa, baina zenbateraino egiten dugunaren arabera, urrats pronatzaile bat (mugimendua gehiegizkoa denean), neutroa (normala denean) edo supinatzailea (hanka bermatzerakoan pronazioa nahikoa ez denean) dugula esango dugu. Hoberena podologo batengana jotzea da eta zentro espezializatu batean urrats froga bat gauzatzea, nahiz eta honako datuekin gutxieneko ideia bat izan dezakezun.

Pronatzailea
Oinak barrurantz biratzen du idealak diren 15ºak gaindituz, beraz gorputza egonkortzeko arazoak ditu eta  talka ez da ondo xurgatzen. Mugimenduaren kontrola eskaintzan duten oinetakoak behar dituzu. 

Neutroa
Orpoak lurra ukitzen duen lehen momentutik, oinak 15º biratzen du barrurantz, urratsaren talka oinaren azalera guztian zehar indargetuz. Oinetako neutroak erabili itzazu.

Supinatzailea
Oinak ez du nahikoa biratzen, eta beraz ez du modu egokian indargetzen, talka oinaren kanpoaldeko aldean kontzentratuz. Indargetze oso ona duten oinetakoak behar dituzu.

Akats hauek zuzentzeko, zure urratsa berreztea urratsa berreztea eta teknika ariketak egitea beharrezkoak dira. Lasterketetan efizientzia irabaziko duzu eta aldea nabarituko duzu.

Gehiago itzuli