Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2020




Txankletek oinazpiko fasziitisa eragin dezaketen zergatia

Txankletek oinazpiko fasziitisa eragin dezaketen zergatia

ITURRIA: Sportlife
Dudarik gabe, kirolari gehienen artean, eta bereziki korrikalarien artean, beldur gehien eragiten duen lesioetako bat da, gainditzeko dituen zailtasunak direla eta. 

Pairatu dutenek, bere izena entzutearekin bakarrik dardarka hasten dira. Oinazpiko fasziitisa gainditzeko lesio zailenetakoen artean dago, batez ere korrikalarien artean, eta gainditu ahal izateko urte bat behar izatera iritsi daiteke. Honengatik, kontu handiz ibili behar da ekiditeko, eta oraingo garaia, udararen hasiera, momenturik zilenetakoa izanda.

Eta arrazoia ez da entrenamendu karga, izan ere uztaila iristerakoan guztiok normalean gutxitzen dugun zerbait da, baizik eta oinetakoen aldaketa. Udara, igerilekua, hondartza, beroa...iristen dira, eta gure bizimoduan txankletak sartzen dira. Kontuz bat-batean eta modu jarrai batean erabiltzen hasterakoan, pertsona batzuek egiten duten moduan oinetako normaletatik egun guztia txankletak jantzita eramatera pasatzen direnean.

Madrilgo Erkidegoko Podologia Elkargo Profesionalak ohartarazten duen moduan, gure oinetakoen altueran aldaketa bat ematen da, oinez gabiltzanean lan egiten duten muskuluek posizioa aldatzea eragiten duena. Hau izan daiteke oinazpiko fasziitis beldurgarriaren jatorria. Egun batetik bestera txankletetara aldatzeak oinazpiko fasziaren zuntz-ehunetan min hau eragingo luke. Eta ez hori bakarrik: fasziitisaz gain, oinaren atzealdeko eta hankako muskuluak ere kaltetuak izan daitezke, Akilesen tendoia esaterako, korri egiten dugunean tentsio gehien pairatzen dituen guneetako bat. Honek, txankleten erabilerarekin batera, tendinitis bat eragin lezake.

Madrilgo Erkidegoko Podologia Elkargo Profesionalak emandako gomendioen arabera, udarako oinetakoen aldaketa hau modu progresibo batean egin behar da, txankletei pixkanaka egokitzen joateko denbora nahikoa hartuz. Lehendabiziko asteetan ez genuke txankletekin pasa beharko, oina oinetako altuera aldaketari egokitzapena egin ahal izateko.

Gehiago itzuli