Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2020




Biriken bolumen murrizketa, esfortzugatiko disnea, muskuluetako atrofia edo odol-zirkulazioan aldaketak: covid-19aren ondorio nagusietako batzuk

Biriken bolumen murrizketa, esfortzugatiko disnea, muskuluetako atrofia edo odol-zirkulazioan aldaketak: covid-19aren ondorio nagusietako batzuk

ITURRIA: Sportlife
Ospitaleratzean zehar eta behin gaixoak alta jaso duenean arnasketaren hobekuntzarako fisioterapiaren garrantzia azaltzen dute medikuek.

Covid-19arekin hilabete batzuk bizi ondoren, bere sintomak ondo ezagutzen direla dirudi, ez kasu arinetan bakarrik, baita ospitaleratzea zein ZIUn egotea behar izan duten horietan ere. Dena den, gaixotasun honek gaixoengan zenbait ondorio eragiten ari da ere. Horietako asko denbora aurrera joan ahala eta gaixoek izaten dituzten ondorengo azterketa medikoetan bakarrik ikusi daitezke. Covid-19ak uzten dituen arrasto nagusiak alde baterik arnasketarekin lotutakoak dira, biriken erasana dela eta, eta fisikoak bestetik, ZIUn igarotako egonaldi luzearengatik.

“Gaixotasuna modu arinenean pairatu duten gaixoen arteak, ez daude ia arrasto fisikorik. Hala ere, larriagoak izan diren kasuetan, bai detektatu direla arrasto posible batzuk”, azaltzen du Gustavo de Luiz Doktoreak, Vithas Xanit Internacional Ospitalearen pneumologia zerbitzuko zuzendaria. Eta gaineratzen du: “koronabirusaren infekzioarengatik eratorritako biriken erasan sekundario betengatik ingresatuta egon diren gaixoen artean aurkitzen ari garen arnasketarekin loturiko arrasto nagusiak, orain arte, biriken difusio eta bolumenean aldaketak dira, ariketa arin bat egiterakoan arnasa faltatzearen eragileetako bat izanik (esfortzugatiko disnea). Arnasketaren hobekuntzarako,  ospitaleratzean zehar mugimenduaren eta arnasketaren fisioterapia egitea oso garrantzitsua da, eta ondoren hau modu anbulatorio batean egitea ere” argitzen du. Gainera, “infekzioaren ondorengoko hiperreaktibotasun bronkiala paziente hauen azterketan aurkitzen ari garen ondorio nagusietako beste bat da, infekzioaren aurretiko arnasketa ahalmena berreskuratzeko tratamendua behar delarik”. 

“Kasu larrienak fibrosia bezalako arrasto larriagoekin edo arnasketako froga funtzionaletan arazoekin geratuko diren jakiteko goiz bada ere, Malagako Vithas ospitaleko barne-medikuntzako zerbitzuak gaixoen gehiengoak arnasketan ondorio larririk izango ez dutela espero dute. Dena den, gaixo hauen azterketa eta ondorengoko datuen analisia izango dira gaur egun profesionalek egiten diren galdera guztiak erantzuten lagunduko digutenak”, azaltzen du Sanchez Simonet Doktoreak, Vithas Malaga Ospitaleko barne-medikuntza zerbitzuko burua.

Arnas ondorioez gain, batez ere mugikortasun falta batekin ZIUn ingresatuta egon diren gaixo horiek guztiek pairatzen dituzten ondorio fisikoak kontutan hartzea garrantzitsua da. “Azpimarratu beharra dago ere gaixo hauek ZIUn ingresatzeagatik, batez besteko egonaldia 60 egun ingurukoa izanik, ondorio fisikoekin aurkituko garela, besteak beste muskuluetako atrofia, artikulazioen zurruntasuna, muskuluetako mina, edo odol-zirkulazioan aldaketak (edemak, likidoen metaketa, tronboak, etab)”, azaltzen du Antobio Bellidok, Vithas Xanit Internacional Ospitaleko fisioterapeuta. “Honek errehabilitazio prozesu baten beharra dakar, ospitalean bertan hasi daitekeena (ZIUn bertan ere) infekzio aktiboari aurre egiten laguntzeko, eta gaixoak sendatu ondoren modu anbulatorio batean jarraitu behar duena ondorioak tratatzeko eta beraien bizi-kalitatea hobetzeko”, gaineratzen du espezialistak.

1.1 ERREHABILITAZIO FISIOTERAPIA KORONABIRUSA DUTEN GAIXOENTZAT
Ondorio hauek guztiek, batez ere arnasketarekin lotutakoak eta fisikoak, ospitaleratze prozesua gainditu duen pazienteak normalean errehabilitazioa behar izatea eragiten dute, honela fisioterapiak oso paper garrantzitsua hartzen duelarik. Fisioterapiarekin ekintza desberdinak gauzatu daitezke, besteak beste, gertatu daitezkeen aireztapen ereduen eta aireztapen murrizketa duten biriken eremuaren aldaketak ebaluatzea tresneria espezializatu baten bitartez. Honela, ohean egon behar izanagatik sortzen diren mugimenduaren eta jarreraren aldaketak eta muskulu zein artikulazioen minaren jatorria aztertzen dira.

“Fisioterapian espezialistak garenok koronabirusa pairatu duten gaixoak lagundu ditzakegu, besteak beste, aireztapena optimizatzeko, bai diafragma (arnasketaren muskulu nagusia) eskuzko teknikak eta teknika instrumentalak erabiliaz (inspirometroa) tratatuz, zein hau estimulatzeko eta indartzeko ariketak eginez”, azaltzen du Antonio Bellidok. “Garrantzitsua da, gainera, gaixoari eguneroko bizitzan egin ditzakeen teknikak eta estrategiak erakustea, aire falta sentsazioa duenean bere aireztapena eta oxigenazioa hobetzeko, eta gainera, beraien bular-kaxako elementu guztien (saihetsak, arnasketarako muskulu osagarriak, orno torazikoak)  mugikortasuna eta elastikotasuna  handitzen ikasi dezatela arnasketa erraz bat izaten laguntzeko”, gaineratzen du espezialistak.

Drainatze ariketak egitea garrantzitsua izan daiteke ere, birikako eremu guztietan zehar airearen zirkulazio librea oztopatu dezaketen hondar-jariakinak  kanporatzeko, eta baita ere pneumonia berriak eragin ditzaketen muki horren etorkizuneko gain-infekzioak ekiditeko. “Beharrezkoa izaten da ere ohean denbora luzean egoteagatik sorturiko edemen (likidoen metatzea) kanporatzean drainatze linfatiko tekniken bitartez laguntzea, eskuzko tekniken edo ariketa muskular espezifikoen bitartez odol jarioa aktibatzea, edo atrofiaturiko muskuluak suspertzea eta indartzea. Ohean mugitu ahal izan gabe denbora luzea igaro izanagatik gaixoak pairatzen dituen muskuluetako eta artikulazioetako minak ere eskuzko tekniken eta teknika instrumentalen bitartez tratatu behar dira”, gaineratzen du fisioterapeutak.

Gehiago itzuli