Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014

XXV. HERRI KANTA JAIALDIA MAIATZAREN 18AN BURUTUKO DA

XXV. HERRI KANTA JAIALDIA MAIATZAREN 18AN BURUTUKO DA


Hogeitabosgarren urtez jarraian Kultura departamentuaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 18an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen  izena eman beharko dute maiatzaren 8ko ordubata baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.
Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren ze­hazten diren baldintzak bete beharko dituzte:
  • Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira.
  • Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da.
  • Talde bakoitzeko kideen % 80 gutxienez, hondarri­biarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak.
Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean maiatzaren 9an 13:30ean egingo den bileran aukeratuko den.

leer más itzuli