Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014
UDALAK 1,2 MILIOI INBERTITUKO DITU OSOKO BILKURAN ONARTUTAKO ZENBAIT PROIEKTUTAN
Apirileko Osoko Bilkurako beste gai garrantzitsu bat 2014ko aurrekontuko lehendabiziko kreditu aldaketa onartzeko proposamena izan zen. 1,2 milioi euroko aldaketa onartu zen, EAJ, PSOE, PP eta H1! taldeen aldeko botoarekin eta BILDU taldearen abstentzioarekin.
Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak zera esan zuen “Aurrekontua guztira 31 milioi eurokoa izan da, horietatik 16,3 milioi inbertsiokoak izan dira, eta horietatik gauzatu direnak asko izan dira, ˆ”. Nabarmendu nahi nuke udal langile kopurua ia orain dela 20 urtekoaren parekoa dela, eta ondorioz, udal langileei esker oso emaitza onak lortzen ari garela".
“Behin 2013ko aurrekontuaren kitapena eginda, Udalak 5,4 milioi euroko aurrezpen ekonomikoa izan zuen. Aurrekontuetan aurreikusi genuena baino gutxiago gastatu dugu. Gure zuhurtasun irizpideari jarraiki, batez ere gastu arrunta aurreztu dugu, eta hasieran uste baino diru-sarrera gehiago izan ditugu. 5.441.000 euro aurreztu ditugu, 2’2 milioi gutxiago gastatuz eta aurreikusitakoa baino 3’2 milioi gehiago jasoz diru-sarreratan, kopuru orokorretan hitzeginda”.
Kreditu aldaketan onartutako 1,2 milioietatik, partida nagusiak hauek dira:
PROIEKTUA KOPURUA
Minasoroeta berriritartzea 200.000 €
Mendeluko haur jolasen eremua 200.000 €
Auzo-bideak eta Guadalupeko aparkalekua 130.000 €
Puntaleko futbol zelaia 106.000 €
Itsas Etxeko komunak 94.616 €
Talaia-Biteri, Bordari eta Satarka 83.600 €
Cuatrovientoseko zubia konpontzea 50.000 €
Mendeluko bidegorri proiektua 30.000 €
Portu proiektuaren 5. fasea 19.360 €
Ama Guadalupeko Judoa 12.000 €