Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014

SAHARAKO HAURRAK ETXEAN HARTZEKO DEIALDIA LUZATU DU UDALAK

SAHARAKO HAURRAK ETXEAN HARTZEKO DEIALDIA LUZATU DU UDALAK


Hondarribiko Udalak, Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren bidez, aurten ere “Oporrak Bakean” izeneko programa antolatu du, uztailean eta abuztuan 7 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak hartzeko asmoarekin.

“Programa honek izaera humanitarioa du eta zenbait arrazoirengatik gizarte egoera txarrean dauden umeei edo osasun egoera berezian daudenei zuzenduta dago” esan du Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“Udako hilabete hauetan beren etxeetan hartuko dituzten familiekin oporrak igarotzeko aukera eskaini nahi zaie. Familia hauek konprometitzen dira neska-mutil horiei beren etxeetan ostatua, mantenua eta babesa ematera, halaber osasun zainketaz eta errehabilitazioaz ere arduratuko dira, baldin eta garai horretan horrelakoren beharrean gertatzen badira”. Udalak haurren eta bere monitorearen bidaia hartzen ditu bere gain; hortaz gain TADAMUM Elkartearekin batera aisialdiko ekintzak antolatzen ditu.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten familia guztiek informazio zabalagoa jasoko dute Gizarte Zerbitzuen Departamentuan,  943 111291 telefonora deituta.


leer más itzuli