Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2021

Hondarribiarrek azokari buruz duten iritzia jasotzeko galdeketa prozesu bat abiatu da

Hondarribiarrek azokari buruz duten iritzia jasotzeko galdeketa prozesu bat abiatu da


“Gipuzkoako azoken sarea” egitasmoaren baitan, Hondarribiko azoka berrindartzeko dinamikarekin bat datorren galdetegi bat betetzeko gonbidapena luzatzen zaie herritarrei.

Landaola (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), gure herrietako ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren elementu egituratzaile diren Gipuzkoako azokak dinamizatzeko egitasmo bat sustatzen ari da. Elika Fundazioaren inplikazioa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalen laguntza bereganatzen dituen egitasmo honek, tokian-tokiko azokak indartuz, “Gipuzkoako azoken sarea” eratzea du xede. Hondarribiko azokak lurralde osoko beste 15 udalerritako azokekin batera parte-hartzen du proiektu honetan, Ikertalde aholkularitza enpresa bidelagun izanik.

Hondarribiko azokaren egungo errealitatea ulertu eta aurrera begirako premia nagusiak eta nahiak zeintzuk diren ezagutzeko, funtsezkoa da azoka ardazten duten eragile guztien iritzia barneratzea. Hortaz, Hondarribiko azoka balioan jartzeko eta bere etorkizuna elkarrekin hausnartzeko, ondorengo galdetegia betetzeko deia egiten zaie Hondarribiko bizilagunei.

“Gipuzkoako azoken sarea” egitasmoaren baitan Hondarribiko Azoka balioan jartzeko eta bere etorkizuna elkarrekin hausnartzeko ondorengo galdetegia betetzera gonbidatzen zaitugu.

Animatu eta parte-hartu!

leer más itzuli