Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2021

Hondarribia Euskal Herriko Itzuliaren protagonistetako bat izango da

Hondarribia Euskal Herriko Itzuliaren protagonistetako bat izango da


Hondarribia aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren etapa baten helmuga (apirilak 8) eta beste etapa baten irteera (apirilak 9) izango da. Pozik agertu da eta balorazio positiboa egin du Maria Serranok, Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.

"Hondarribiak besoak zabalik jasoko du Euskal Herriko Itzulia Gasteiztik irtengo den laugarren etaparen amaieran, eta Ondarrun amaituko den bosgarren etaparen hasieran. Hondarribiko Udalak beti egiten du kirolaren alde, bai maila profesionalean, kasu honetan bezala, bai amateur edo ez-profesionalaren alde. Txirrindularitza protagonista izango da datozen asteetan Hondarribian, eta hori albiste ona da. Urteko beste une batzuetan, arrauna, zesta-punta eta bela ere izaten dira "nabarmendu du Serranok.

"Oraindik ez dakigu pandemiak nola eboluzionatuko duen eta apirilaren hasieran osasun neurriak nolakoak izango diren, baina argi daukagu Osasun Agintariek agintzen dutela eta Udalak zintzo beteko dituela aginduak".

“Kirol ikuspegitik haratago, aukera oso ona da Hondarribiarentzat ekonomia sustapenaren ikuspuntutik. COVID-19a eta pandemia gogor kolpatzen ari dira gurean ere, eta ziur asko, besteak beste, zerbitzuen sektorea eta turismoa izango dira ekimen honen onuradunetako batzuk.

Bizi dugun negatibotasun garai honetan, Itzuliaren etorrera guztiontzat albiste pozgarria dela uste dugu. Bilatzen dugun beste helburuetako bat da" gehitu du Serrano zinegotziak.

Hondarribian amaitu zen Euskal Herriko Itzulia 2003ko apirilaren 11n. Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Hondarribiari Herri Gutuna eman zioneko 800. urteurrena ospatzeko orduan antolatutako ekimenetako bat izan zen.

leer más itzuli