Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2021

105.408 erabiltzaile izan zituen iaz Udal web guneak

105.408 erabiltzaile izan zituen iaz Udal web guneak


www.hondarribia.eus guneak 105.408 erabiltzaile izan zituen iaz. Horietatik web gunea euskaraz erabili dutenak 25.100 izan dira, aurreko urtean baina %12 gehiago. Datu horien berri emateko agerraldia egin du Udaletxean Maria Serrano, Hiritarren Arretarako zinegotziak.
“Pandemiak erakundeek herritarrengandik gertuago egoteko duten beharra agerian utzi du. Herritarrek, elkarteek eta enpresek inoiz baino gehiago behar dute administrazioarekin harreman zuzena eta hurbila izatea” esan du Serranok. “Gobernu taldea aspalditik ari zen helburu horrekin lanean, baina pandemiak bizkortu egin du prozesua. Online komunikazioko tresnei esker, harreman zuzena dugu herritarrekin, arina eta zuzena, eta web-orria, gizarte-komunikazioko kanalez gain, horretarako tresna nagusia da”.

2020ko datu nagusiei dagokienez, honakoa esan du Serranok. “Kontraesankorra dirudi, baina webgunearen erabiltzaile guztien kopuruak behera egin zuen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, 105.408 erabiltzaileen bisita jaso zuen, %6,5 gutxiago. Eta arrazoia argia da: herrriko jaiak. Zuzenago esanda, jairik ez egoteak, eta beraz, milaka erabiltzaile jasotzen ziren epe konkretu batean zifrak jaitsi egin dira”.

“Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, webgunea euskaraz erabiltzen dutenak 25.100 dira, aurreko urtearekin konparatuta %12 gehiago. Datu hauek handitzeko jarraituko du Gobernu Taldeak. Erabiltzaileen jatorri geografikoa ere asko aldatu da 2020. urtean. Zehazki, Donostia, Frantzia eta Madrilgo erabiltzaileek egin dute behera”.

Edukiei dagokionez, 2020a ere desberdina izan da aurreko urteekin alderatuta. Aldaketen artean, nabarmendu behar da gaurkotasun gutxiago ikusi dela, trafiko gutxiago izan dela festarik ez dagoelako, baina areagotu egin dela online tramiteen kontsulta.

Eduki ikusienak
“2020an eduki ikusienak honako hauek izan dira: Covid-2019 atala, osasun-neurriei, laguntzei, informazio orokorrari eta administrazioarekiko harremanari buruzko informazio guztiarekin...

Hortaz gain, kultur agenda ere gehien ikusi den edukietako bat izan da, baina bisita-kopurua %50 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta. Pandemiak iraun duen bitartean ekonomia suspertzeari eta pertsona eta familiei emandako laguntzei buruz informatzeko prestatutako ITXEKI Hondarribia atala izan da eduki bisitatuenetako bat” gehitu du Serranok.

Sare sozialei dagokienez, jarraitzale kopuruak nabarmen egin du gora azkeneko urtean. 2.500 baina gehiago Facebooken, 1850 Instagramen eta 2.500 twitterren. Konfinamendu garaian igoera handienak eman ziren eta joan den urtean instagrameko jarraitzaile kopurua izan zen gehien handitu zena.

“Pandemia egoera honek berrikuntzak ekarri ditu herritarrentzat eta baita ere erakundearentzat. Udalak eskeintzen dituen zerbitzuak egokitu behar izan ditugu: tramitazio aldetik, bilerak, ekitaldien agenda… Sare sozialak gehiago erabiltzera, nolabait, behartuak izan gara herritarrei zerbitzuak eskeintzeko. Sare sozial ezberdinak behar dugun publikoarekin konektatzen laguntzen gaituzte, mezua zehaztu” esan du Serrano zinegotziak.
“Amaitzeko, esan aspalditik gatozela komunikazio kanalak herritarrekin harreman zuzena eta azkarra mantentzen. Hurbilak, zehatzak, azkarrak..  Hortan segituko dugu”.

leer más itzuli