Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014

UZTAILAK 11 ARTE ZABALIK MULIATE II-KO 32 ETXEBIZITZA BABESTUETAN IZENA EMATEKO EPEA

UZTAILAK 11 ARTE ZABALIK MULIATE II-KO 32 ETXEBIZITZA BABESTUETAN IZENA EMATEKO EPEA


Nahitaez Etxebiden izena emana eduki behar da eta 10 urtez Hondarribain erroldatua egotea.

Visesak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari atxikitako sozietate publikoak babes ofizialeko 32etxebizitza esleitzeko prozesua abian jarri du Hondarribian. Horrela, Muliaten babes ofizialeko 32 etxebizitza eraikiko dira.

Esleipen zozketan parte hartu ahalko dute udalerri horretan etxebizitza eskatzaile gisa Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duten pertsonek. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko die esleipen zozketan parte hartzeko eman beharreko urratsak azalduz, baita etxebizitza horietako bat eskuratzeko bete beharreko baldintzak ere. Zehazki, hauek dira:
 
Gutxienez 10 urteko antzinatasunarekin Hondarribian erroldatuta egon izana
Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea
Diru-sarrera haztatuak 9.000 eta 39.000 euro artekoak izan behar dira.
 
Zozketan parte hartzeko epea ekainaren 26an hasi zen da eta uztailaren 11n amaituko da eta Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea, 13. Donostia), Zuzenean edo Hondarribiko Udalean izena eman ahalko da. Era berean, modu telematikoan aurkeztu ahalko da, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren web gunearen bidez, www.etxebide.euskadi.net.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskatzaileen baldintzak egiaztatuko ditu eta, ondoren, etxebizitzak esleitzeko zozketa egingo da, urriko bigarren hamabostaldian, aurreikuspenei jarraiki. Zozketa Gasteizen kokatuta dagoen Eusko Jaurlaritzako egoitzan egingo da, notarioaren aurrean, eta zuzenean emango dira Visesa eta Irekia delakoen webguneen bidez. Modu berean, zuzenean ikusteko aukerarik ez dutenentzat Visesako webgunean eskuragarri egongo da.

Eusko Jaurlaritzaren eta Hondarribiko Udalaren artean sinatutako hitzarmenean jaso den moduan, erroldatutako eskatzaileen zerrenda behin agortua, bigarren esleipen prozesu bat egingo da, izen-emate berrientzat, bigarren eskuko etxebizitza eskatzaileen udal zerrendan izena eman duten eskatzaileen artean. Horretarako, interesdunek Hondarribiko Udalera jo beharko dute izen-ematea burutzeko abuztuaren 30a baino lehen.

leer más itzuli