Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014

GOTORLEKUETAN ADITUAK DIREN ZENBAIT INGELES GUADALUPEKO FUERTEAN

GOTORLEKUETAN ADITUAK DIREN ZENBAIT INGELES GUADALUPEKO FUERTEAN


ARMA PLAZA Fundazioaren bidez duela gutxi Hondarribiak gotorlekuetan adituak diren 40 ikerlariz osatutako talde baten bisita izan zuen, hain zuzen ere Fortress study Group taldekoena.  Nazioarteko elkarte honek egoitza Erresuma Batuan du, eta 1975ean sortua da, hain zuzen ere babes arkitekturan eta bere armamentuan sakondu eta horren gaineko informazioa zabaltzeko.  Jarduera asko burutzen ditu, besteak beste urtero ikerketa bidaia bat. Aurten bidaia hori Mendebaldeko Pirinioetara egingo du, eta Iruña, Jaka, Canfranc, Oiartzungo trintxeradun eremua, eta bereziki Guadalupeko gotorlekua bisitatuko ditu.

Bidaien prestaketa beti oso sakona izaten da, izan ere urte bete lehenago elkarteko bi kide bisitatu nahi dituzten gotorlekuetaraino joaten dira, eta dagozkion kontaktuak egin eta baimenak eskatzen dituzte.  Joan den urtean batzar bat Guadalupeko gotorlekura etorri zen, Keith Phillips bidaiaren arduraduna buru  zuela,  eta Arma Plaza fundazioko langileen azalpenak jaso ondoren gotorlekua aurreikusitako bidaian txertatu zuen.  Ibilbidearen antolamenduaren zehaztasuna dela-eta liburu txiki bat inprimatzen dute, eta bertan planoak eta zenbait informazio sartzen dute, bisitatu behar dituzten gotorlekuak ulertze aldera.

Bisitak, Tren Berdea eta Falkoneria Guadalupen
Guadalupeko gotorlekua udan zehar larunbat, igande eta astelehenetan ikusi ahal izango da; bisita horietako asko tren turistiko batekin konbina daitezke; trena Hondarribiko erdigunetik atera eta gotorlekuko sarreraraino doa.

Igandeetako falkoneria ikuskizunaz gain, bestetik bisita bereziak ere eska daitezke, zenbait baldintza betez gero.

Bisitei buruzko informazioa Arma Plazako turismo bulegoan eskura daiteke. Tel 943 643 677, eta era berean info@armaplaza.net helbide elktronikoan.

leer más itzuli