Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014

SAN PEDRO KALEA BERRIRITARTZEKO LANAK AMAITU DIRA

SAN PEDRO KALEA BERRIRITARTZEKO LANAK AMAITU DIRA


Amaitzear dago San Pedro kalea berriritartzeko proiektua. Pasa den irailean hasi eta udako ekainaren azken egunetan amaitu da herriko gune esanguratsuena eraberritu duen proiektu erraldoia. 3’3 milioi euro kosta duten lanek oraintxe ikusten dute amaiera, oinezkoentzat geratu den kalearen itxura berriarekin.

Gogoratu behar da lehen fasea irailaren erdian hasi eta abenduaren 20an amaitu zela; Gabonetako oporrak igarota, hasi zen bigarren fasea, eta Aste Santu ostetik gaur arte iraun du hirugarrenak eta azkenak. Gaur azken ikutuak ematen ari dira eta berehala obrako etxolak erretiratu egingo dira Arrantzale Auzoko aparkalekutik.

Hirugarren fase hau aprobetxatuz, Arrantzale auzoan zenbait aldaketa egin dira. Aparkaleku ilara bat kendu egin da zirkulazioa errezteko bidean, batez ere emergentzia kasuetan anbulantziaren lanak errezteko; aurrerantzean bertakoek soilik aparkatu ahal izango dute.

leer más itzuli