Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014

HONDARRIBIKO BLUES JAIALDIA MOTORRAK BEROTZEN

HONDARRIBIKO BLUES JAIALDIA MOTORRAK BEROTZEN


Motorrak berotzen ari da Hondarribiko Blues Jaialdia, azken xehetasunak lotzen, datorren ostegunean hasiko den bederatzigarren ediziorako. Artista bikainak etorriko dira eta ia hogei kontzertu eskainiko dituzte, guztiak ere doan nahi duen guztia joan dadin. Jaialdia hilak 13 igandera arte luzatuko da, hura barne, hirian barrena sakabanaturiko hainbat eszenatokitan, eta jarduera osagarriak ere izango dira.

Honako hauek dira aurtengo izarretako batzuk: Steven Seagal, aktore gisa ezagunagoa, Taj Mahal, Hondarribia Blus 2014 saria jasoko duena izan duen ibilbide luze eta bikainagatik, Gov’t Mule taldea… eta panorama nazionalaren barnean, berriz, Jimmy Barnatán edo Pablo Carbonell. Crossroad saila, Hondarribiko Bluesaldiak arreta berezia eskaintzen diona, Texaseko bluesari eskainiko zaio aurten, eta gurekin izango ditugu mendebalde urruneko bluesman hoberenetako batzuk: Memo Gonzales, Holland K. Smith, Shawn Pittman eta Mike Morgan.

Blueshondarribia.com web orrian eta facebooken ikus daitezke Jaialdiko programa osoa eta azken berrikuntzak.

leer más itzuli