Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014

UDAKO LARUNBATETAN ERE BARAZKI AZOKA SAN PEDRO KALEAN

UDAKO LARUNBATETAN ERE BARAZKI AZOKA SAN PEDRO KALEAN


Iaz hasitako ekimen bati jarraiki, larunbatetan iraila bukaera arte Hondarribian bi barazki azoka izango ditugu. Orain arte asteazkenero Damarri Plazan egiten denari jarraipena emanaz, uda bukatu arte larunbatetan ere egingo da eraberritutako San Pedro kalean.

“Iaz hasi ginen larunbatetan hiri erdira ekartzen azoka, eta oso emaitza onak eman zituen, eta aurten jarraitzea erabaki dugu” esan du Kalixa Silanesek, Nekazaritzako zinegotziak. “Aspaldian hasiak gara bertako ekoizleekin eta lehen sektorea sustatu nahi duten pertsonekin lanean, eta horren ondorioetako bat dira azoka hauek. Ordutegia 8.00etatik 14.00etara bitartekoa izango da, eta azokan erosi ahal izango diren produktuak udako sasoikoak izango dira: Tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…”

Larunbateko azokan haien produktuak asteazkenetan saltzen dituzten ekoizle berak izango dira. Gogoratu behar da ere Botikako agroaldean lanean dauden hiru kideetako batek (Xalbardin) berak ekoizten dituen produktuak saltzen dituela ere merkatuan.

leer más itzuli