Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014

“40 HOT MIX ROAD SHOW” HONDARRIBIAN IZANGO DA OSTEGUNEAN 14AN

“40 HOT MIX ROAD SHOW” HONDARRIBIAN IZANGO DA OSTEGUNEAN 14AN


Show honek Euskadin geldiune bakarra egingo du; dagoenik 80.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute, eta bertan Sweet California, Robert Ramírez eta María Saganaren emanaldiak izango dira.

40 Hot Mix Road Showaren Trailer ospetsua Hondarribiko hondartzako aparkalekuan izango da datorren ostegunean, abuztuak 14, 20:30etik aurrera. Sarrera dohainik izango da. Showean girl band Sweet California, María Sagana bakarlaria, eta Robert Ramírez Dj eta ekoizlea izango dira, eta horiez gain,  “40 principales”programako  Edu Naranjok eta Álvaro Reinak saio bat eskainiko digute.  

4 ordu musika etengabean entzuten, denok udako abesti ospetsuenekin dantzan jartzeko moduan.   Euskadin egingo duen geldiune bakarra izango da, eta dagoenik 80.000 pertsona baino gehiago izan emanaldiarekin gozatzen, iaztik.   

2014an, gainera,  ‘Play It’ aplikazio mugikorra izango da, jaira etortzen direnek entzun nahi dituzten abestiak bozka ditzaten, aurretik Dj bakoitzak hautatutako abesti multzo baten artean.  

leer más itzuli