Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

‘BIZI on BIKE’ KOMERTZIOAK IRABAZI DU GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

‘BIZI on BIKE’ KOMERTZIOAK IRABAZI DU GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA


‘BIZI on BIKE’, Zezen plazan dagoen denda izan da Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak laugarren urtez antolatu duen Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako irabazlea. Bigarren tokian sailkatu da Zuloaga kaleko ‘Mara Osagarriak’ denda eta hirugarren San Pedro kaleko Jon Alzaga Urdaitegia. Denetara 26 izan dira parte hartu duten komertzioak.

Lehiaketa honen helburua gabonak apaintzeko beste urrats batea eta komertzioak herrian integratzen jarraitzea da. Erakusleihoen apainketak gutxienez urtarrilaren 7a arte egon behar du.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

leer más itzuli