Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

UDALAK LAGUNTZA BEREZIA EMAN DU CARITAS ETA ELIKAGAIEN BANKUARENTZAT

UDALAK LAGUNTZA BEREZIA EMAN DU CARITAS ETA ELIKAGAIEN BANKUARENTZAT


Hondarribiko Udalak 6.000 euroko laguntza berezia eman die Elikagaien Bankuari eta Caritas-eri, bere eguneroko lanean jarrai dezaten laguntzeko.

Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “bi erakundeetatik Udalarekin kontaktuan jarri ziren, beraien lanerako, eta bereziki urtea amaitzeko, laguntza behar izango zutela, eta zentzu horretan hartu genuen erabakia”.

Gogoratu behar da, Hondarribiko Caritas-ek egoitza berria daukala, Molla Ibilbidean Udalak utzitako eraikinean, Mugiri Elkartea eta EMEKI-rekin batera. Elikagaien Bankuak aldiz, egoitza Oiartzunen dauka eta Hondarribian egiten diren banaketak, Caritas eta Nagusilanen bidez egiten dira.

leer más itzuli