Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

ANTZERKI TAILERRA HONDARRIBIAN

ANTZERKI TAILERRA HONDARRIBIAN


Asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta izena BAZean eman behar da.

Hondarribian antzerki tailerra izango da 2015 urtean. Urtarrilaren 14tik hasita hiru hilabetetan zehar izango da, asteazkenero, Kultur Etxean; publiko mota guztiei zuzendua izango da. Aurkezpena gaur Udal Pleno Aretoan egin da, eta bertan Txomin Sagarzazu (Kultur Zinegotziak),  Myriam Jauregui (proiektuaren dinamizatzaileak) eta Eduardo Galarza (proiektuaren zuzendariak) hartu dute parte.

“Ekimen hau sortu da zenbait hondarribiarrek antzerkiaren inguruan zerbait antolatu beharra zegoela ikusi zutelako.  Udalarekin harremanetan jarri ziren, eta ikusita beharrezko azpiegitura eta baldintzak genituela, haiekin lan egin genuen, Hondarribiko kultur azpiegitura zabaltzen jarraitzeko", esan du Txomin Sagarzazuk.

Myriam Jauregik zera esan du: “Ikusi genuen Hondarribian zegoen gabezietako bat antzerki mundua zela.  Horregatik antolatu genuen tailer hau. Asteazkenetan izango da, eta urtarrilaren 14an hasiko da, 19:00etatik 21:00etara, Kultur Etxean.  Izena emateko epea gaur hasiko da Udaleko BAZean, eta hiru hilabeteen kostua 20 eurokoa da.  Izena emateko azken eguna 2015eko urtarrilaren 8a da".

Eduardo Galarza izango da tailerraren zuzendaria (Arte Dramatikoetan lizentziatua).  "Tailerra jende mota guztiei zuzendua izatea nahi dugu, eta ikasketa planean arte dramatikorako hastapenak, ikasketak eta amaiera izango dira; amaieran obra bat edo eszena batzuk antzeztuko dira, ikusiko da, tailerrak aurrera egin ahal erabakiko da.  Esperientzia pilotua izango da, baina argi utzi nahi dut jende mota guztiari irekia dela, nerabe nahiz heldu edo adinduei, eta antzezten ikasiko dugula, giro onean".

leer más itzuli