Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

UDALAK PUNTALEKO FUTBOL-ZELAIA BIRMOLDATUKO DU

UDALAK PUNTALEKO FUTBOL-ZELAIA BIRMOLDATUKO DU


Udalak Puntaleko futbol-zelaia birmoldatuko du aurki. Horretarako Construcciones Campezo S.A enpresari esleitu dizkio futbol-zelaia birmoldatzeko lanak, 93.960 eurotan BEZ barne, eta lanak burutzeko bi hilabeteko epearekin.

“Lan hauen bidez belar naturala artifizialarengatik aldatuko da” dio Txomin Sagarzazuk, Kiroletako zinegotziak, “eta hobekuntzak egingo dira euri-urak jasotzeko, putzurik sor ez dadin eta kirolaren praktika errazteko. Orain arte futbol-zelaia belar naturalekoa zen, baina komenigarria iruditu zaigu artifizialekoa bihurtzea, mantenu txikiagoa eskatzen duelako eta futbol-zelaia egoera onean egotea errazten duelako, horrela gehiago erabili ahal izango delako eremua”.

“Neurri txikiko futbol-zelaia da, 38x29’5 metro hain zuzen, baina  Amuten, Soroetan, eta Hondartzako kirol-eremuan ditugunekin batera oso baldintza onak eskaintzen dizkiegu hondarribiarrei kirol honen praktikarako” erantsi du Sagarzazuk.

leer más itzuli