Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015
LURGORRI GAINEKO ERREPIDEAREN ZATI BAT SENDOTUKO DA DATOZEN ASTEETAN
Gipuzkoako Foru Aldundiak Higerreko Itsasargira doan GI-3361 errepideko zati bat konponduko du datozen egunetan. Lurgorriko etxebizitzen goikaldean dagoen 50 metroko tramo bat da, pitzadura nabariak dituena. Hilabete bateko epean egingo da lana eta ez du trafiko aldetik eragozpenik sortuko, semaforo...
PORTUKO BIZILAGUN ETA DENDARIEKIN BILERA EGIN ZUEN ATZO UDALAK
Atzo arratsaldez bilera ireki bat ospatu zuen Udalak ARMA PLAZAn San Pedro kalean hasi berri den obraren inguruan. Bertara hurbildu ziren hainbat bizilagun eta komertziante, baita Txomin Sagarzazu Alkatea, Udaleko hainbat zinegotzi, eta obra egin eta zuzentzeko ardura duten Urbycolan eta Endara enpr...
BORDARI ETA SATARKA LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA URRIAK 30 ARTE
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortu nahian, XXXII. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du. Ezaguna den bezala, lehiaketak bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira: Lanek euskaraz ...
GUADALUPEKO GOTORLEKURA BISITAK LARUNBATA ETA IGANDEAN
Datozen hiru asteburutan, ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, Guadalupeko Gotorlekura bisitak antolatu dira, ‘Gotorlekua ezagutu’ ekimenaren barnean. Larunbatean goizeko 11:00etan izango da, ordu beteko iraupenarekin eta euskaraz. Prezioa 6 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, doakoa 16 urtetik ...
HASI DA BIGARREN ANTZERKI IKASTAROA HONDARRIBIAN
Urte haserako esperientzia ona ikusita, Hondarribian antzerki tailerra izango dugu ere urteko azken hiru-hilekoan. Urriaren 5ean hasita hiru hilabetetan zehar izango da, astelehen eta asteazkenero, 19:15etik 21.15ak arte Alde Zaharreko Kultur Etxean; publiko mota guztiei zuzendua izango da. Tailerra...
HASI DA SAN PEDRO KALEAREN HASERAKO BERRIRITARTZE PROIEKTUA
Pasa den astean aurretiko lanak egin ostean, gaur hasi dira fisikoki Portua Auzoa Berriritartzearen bosgarren fasea den San Pedro kalearen haseraren berriritartzea. Lehen zenbakitik 15era bitarte egokituko da eta 2016ko Aste Santurako amaituta egongo da. Obraren aurrekontua 1’19 milioi eurokoa da ...