Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015

LURGORRI GAINEKO ERREPIDEAREN ZATI BAT SENDOTUKO DA DATOZEN ASTEETAN

LURGORRI GAINEKO ERREPIDEAREN ZATI BAT SENDOTUKO DA DATOZEN ASTEETAN


Gipuzkoako Foru Aldundiak Higerreko Itsasargira doan GI-3361 errepideko zati bat konponduko du datozen egunetan. Lurgorriko etxebizitzen goikaldean dagoen 50 metroko tramo bat da, pitzadura nabariak dituena. Hilabete bateko epean egingo da lana eta ez du trafiko aldetik eragozpenik sortuko, semaforo batekin arautuko baita. “Errepidearen 2’220 eta 2’270 arteko gunea da, justu Lurgorriko etxeen gainean dagoena’ dio Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako Zinegotziak. “Harlangaitzezko oin-horma bat dago, 50 metroko luzera eta hiru eta lau metro arteko altuerakoa. Egoera kaxkarrean dago, duela aste batzuk Udaletik Aldundira eskatu ondoren, datozen egunotan hasiko dira lanak”. Hormaren egoera hobetzeko, zenbait lan egingo dira. 50 metro horietatik, 19 metroko zatian sendotu egingo da, erdiko 11 metrotan erabat berreraikiko da eta azken 20 metrotan sendotu egingo da. “Obra duela aste batzuk astea aurreikusita zegoen, baina iraila amaitu arte itxaron da, Itsasargiaren inguruan dauden establezimenduentzat egokiagoa zelakoan udazkenean hastea” amaitu du Altunak.

leer más itzuli