Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015

GUADALUPEKO GOTORLEKURA BISITAK LARUNBATA ETA IGANDEAN

GUADALUPEKO GOTORLEKURA BISITAK LARUNBATA ETA IGANDEAN


Datozen hiru asteburutan, ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, Guadalupeko Gotorlekura bisitak antolatu dira, ‘Gotorlekua ezagutu’ ekimenaren barnean. Larunbatean goizeko 11:00etan izango da, ordu beteko iraupenarekin eta euskaraz. Prezioa 6 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, doakoa 16 urtetik beherakoentzat. Ez da beharrezkoa aurretik erreserbarik egitea eta abiapuntua Gotorlekuko sarrera bera izango da. Igandean aldiz bi bisita egongo dira. Lehena ‘Gotorlekua ezagutu’ larunbatekoa bezala izango da, baina gazteleraz goizeko 11:00etan. Bigarren bisita, ‘Debekatutako lekuak’ ordu berean abiatuko da baina bi ordutako iraupena izango du, 10 euroko prezioa eta 16 urtetik beherakoentzat doakoa. Nahitaezkoa izango da zortzi pertsonako taldea osatzea, igandeko bi bisitak bertan behera geratuko lirateke bestela. Izena emateko epea, larunbateko arratsaldeko 16:00ak arte. Taldea osatzea lortuko ez balitz larunbata arratsaldean jakinaraziko zaie izena emandakoei. Izen-ematea: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77.

leer más itzuli