Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015

 PORTUKO BIZILAGUN ETA DENDARIEKIN BILERA EGIN ZUEN ATZO UDALAK

PORTUKO BIZILAGUN ETA DENDARIEKIN BILERA EGIN ZUEN ATZO UDALAK


Atzo arratsaldez bilera ireki bat ospatu zuen Udalak ARMA PLAZAn San Pedro kalean hasi berri den obraren inguruan. Bertara hurbildu ziren hainbat bizilagun eta komertziante, baita Txomin Sagarzazu Alkatea, Udaleko hainbat zinegotzi, eta obra egin eta zuzentzeko ardura duten Urbycolan eta Endara enpresako kideak ere. Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak esan duenez, “bilera oso ongi joan zen. Lehenik proiektuaren helburuak eta ondorioak azaldu genituen; gero, xehetasun teknikoak eman zituzten obran dauden arduradunek, eta azkenik hiritarren iritzia entzun genuen, iradokizun, kexa eta hobetu beharreko gauzen inguruan”. Hiritarren kexa nagusiak desberdinak izan ziren. Obran zehar jasan beharreko mozketak ahal den egokien koordinatzea, eta obra amaituta, San Pedro eta Santiago kaleetako trafikoa nola izango den, zabor bilketa nola kontrolatuko den, komertzio eta ostalaritzako bide okupazioa nola arautuko den eta kalean dauden motoen kontrola nola egingo den nagusiki. Gainera, Santiago kaleko bizilagunek kaleak bizi duen egoera azaldu zuten eta Udalari bertan sarrerako kontrol gehiago eskatu zuten. Azkenik, Muliateko bizilagunek bere kexa azaldu zuten ere obretako hondakinak inguruko orubean tratatzen direlako. “Bileraren oso balorazio positiboa egiten dugu; datozen asteetan lan talde bat osatzea erabaki zen, interes desberdinak dituztenak bertan elkartuz, Udal Gobernu taldea, oposizioko taldeak, bizilagun, dendari, ostalari edota herritarren artean adostasunetara heldu eta denonak diren arazoak bideratzeko asmotan” amaitu du Serranok.

leer más itzuli