Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2015

HAURREN OLENTZERO LEHIAKETARAKO EPEA

HAURREN OLENTZERO LEHIAKETARAKO EPEA


Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez zortzi eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek; partaide guztiek 16 urte bête gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazte Informazio Bulegoan (Jabier Ugarte kalea, 6), abenduaren 15a bitarte. Taldeek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dituzte beren Olentzeroak, epaimahaia Santiago Kalean egongo da, goizeko 10:30etatik 11:30ak bitarte, “Olentzero” abestea ezinbestekoa izango da. Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroren (irudiaren) kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz. Gabonsariak 80,00 eta 150,00 € bitartekoak izango dira. Gabonsarien banaketa Gipuzkoa Plazan egingo da 12:30ean eta talde bakoitzak bere Olentzerorekin bertan egon beharko du.

leer más itzuli