Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016

82.218 TURISTA PASATU ZIREN ARMA PLAZATIK 2015 URTEAN, 2014 URTEAN BAINO %36 GEHIAGO

82.218 TURISTA PASATU ZIREN ARMA PLAZATIK 2015 URTEAN, 2014 URTEAN BAINO %36 GEHIAGO


2015 urtea errekord izan da ARMA PLAZA zentrora etorri diren turisten kopuruari dagokionez. Gune Historikoko informazio gunetik 82.218 turista pasatu dira, eta 2014 urtean, berriz, 60.321 izan ziren. Uztaila eta abuztua hilabete jendetsuak izaten badira, aurten urteko lehenengo bost hilabeteak eta urria ere aipagarriak dira. Horren adierazgarri, urrian biztanleen kopurua %73 igo zen 2014 urtearekiko. Turisten jatorriari dagokionez, %56,94 Estatukoak dira, %33,79 atzerritarrak, eta %6,98 Euskadikoak. Estatukoen artean aipagarriak dira katalanak (10.085), madreildarrak (10.054), Valentziarrak (5.490), Andaluziarrak (4.585), eta Gaztela eta Leon ingurukoak (3.456). Turisten jatorriari dagokionez, honako datu hauek ditugu: guztira 27.784 atzerritar etorri ziren 16.909 Frantziakoak, 1.420 Estatu Batuetakoak, 1.326 Erresuma Batukokoak, 1.198 Alemaniakoak, eta 827 Argentinakoak. Hirigune Historikora egindako bisitek datu hobezinak azaltzen dituzte: 2014 urtean 2.831 pertsonak hartu zuten parte, eta aurten 5.665 pertsonak, beraz %110eko hazkundea izan da. Guadalupeko gotorlekurako bisitetan datuak ez dira hain onak, izan ere aurten 1.516 izan dira, eta iaz, berriz, 1.754. María Serrano Turismo zinegotziak zera adierazi du: “Hondarribiko datu turistikoak bikainak izan dira. Euskadi eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, Gipuzkoako turismoaren abangoardian gaude. Lortu dugu lehen hilabete sendoak uztaila eta abuztuak baziren orain martxo erdi aldetik azaroa bitarteko epea izatea sendoa. 7-8 hilabete, turistak joan-etorrian. Aurten abendua ere oso datu onak ematen ari da, abenduko zubiko eguraldi onari eta Gabonei esker”. Serranoren hitzetan “oso garrantzitsua da ARMA PLAZA astelehenetan irekitzea eta eguerdietan ez ixtea Europan guk baino lehenago bazkaltzen dute, eta hori dela-eta, eguerdietan zabalik izanda zerbitzu ona eskaintzen diegu europar turistei,eta hori datuetan antzematen da, izan ere zenbait turista astebururako etorri arren astelehenean ere geratu egiten dira itzulera lasaiago egiteko”. “Era berean aipagarria da Hondarribiko Hotelek informazio-emaile gisa egiten duten lana. Hoteletan ostatu hartzen duten bezeroak behar bezala informatzen dituzte Hondarribiko eskaintza turistikoaren gainean, eta hala kalitatea eskaintzen zaie turistei” amaitu du esanez Serranok.

leer más itzuli