Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016

MULIATEKO 65 BABESEKO ETXEBIZITZEN ERAIKUNTZA HASI DA

MULIATEKO 65 BABESEKO ETXEBIZITZEN ERAIKUNTZA HASI DA


Hasi berri da Muliaten babes ofizialeko 65 etxebizitzen eraikuntza. Visesak (Eusko Jaurlaritzak) sustatua eta Moyua enpresak eraikiak, 20 hilabetez luzatuko da alokairuko 33 etxebizitza, salmentako 32 eta supermerkatu bat sortuko dituen proiektua. Proiektuak 20 hilabete iraungo du; obra amaituta egin beharreko tramiteen ondoren, jabeak etxebizitzetara 2018ko lehen erdian sartzea aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzak, Visesa bere Enplegu eta Gizarte Polikitetako Sailaren bidez, 7.135.000 euroko inbertsioa egingo du Hondarribian. Txomin Sagarzazu Alkatearen hitzetan, “proiektu oso garrantzitsu baten aurrean gaude. Pasa den legealdian 195 etxebizitza babestu egin ziren, eta orain beste 65 dauzkagu, horietatik 33 alokairukoak. Denetara, bi faseetan 260 etxebizitza dira, horietatik 58 alokairukoak, Hondarribiko familientzat. Atzo bertan bilera tekniko bat izan genuen Visesa, arkitekto arduradunak eta Moyua enpresako arduradunekin, koordinazio ahalik eta egokiena mantentzeko. Trafikoan ahalik eta oztopo gutxien sortzen saiatuko gara eta halako proiektu baten handitasunaren barnean, ordutegiak eta obra inguruan sortzen den zikinkeriaren inguruan arreta jartzeaz aritu ginen”. Egurra eta kontsumo baxuko etxebizitzak “Etxebizitzak bi bloketan banatuko dira eta plaza publiko bat jarriko da bien artean” dio Sagarzazu Alkateak. “Proiektu bereizgarria eta aitzindaria da Euskal Autonomia Erkidegoan, izan ere, egur kontralaminatuko oholak erabiliko dira egitura-elementu gisa hormetan, barnealdetan, fatxadetan, solairu-egituraketan eta estalkietan, bai eta igogailuaren eta eskaileren zuloan ere. Halaber, energia-kontsumo ia hutseko eraikinak izango direlako ere nabarmentzen da proiektua”. Alokairuzko 33 etxebizitza berri horietatik 15 Udalari emango zaizkio, lurzoruaren truke. Gainerako 18ak Alokabidek erosi eta kudeatuko ditu; hau da, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren funtzio soziala alokairu-politikaren bidez garatzeko duen sozietatea. Salmentako 32 etxebitzak 2014ko otsailaren 12an zozketatu eta esleitu ziren izena emandako eta baldintzak betetzen zituzten 113 unitateen artean. Salmentako etxebizitzek bi, hiru eta lau logela izango dituzte, eta alokairukoek bat, bi eta hiru. Salmentako etxebizitzak gutxi gora behera 56,86 metro karratu eta 103,97 metro karratu artekoak izango dira, eta alokairukoak, berriz, 41,33 eta 85,34 metro karratukoak. Bi logelako etxebizitza merkeenak 129.764,76 euro kostatu dira; hiru logelakoak, 164.355,01 euro merkeenak; eta lau logelakoak, 197.749,35 euro merkeenak (gehi BEZ). Etxebizitza guztiek garaje bat eta trasteleku bat dute prezio barruan, bai eta A motako altzari eta etxetresna elektrikoekin muntatutako sukalde bat ere.

leer más itzuli