Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016

MANTENTZE ETA BIRGAITZE LANAK HONDARRIBIKO ESKULTURETAN

MANTENTZE ETA BIRGAITZE LANAK HONDARRIBIKO ESKULTURETAN


Hondarribiko ondarearen parte diren sei eskultura garbitzeko eta eraberritzeko lanean ari da udala: Santa Maria Ateko armarria, Hartza eta Kandana, Leda, San Kristobal, Apezpikua eta Lehoia. Urte amaierarako ikusi ahal izango da ondare guzti hori, erabat birgaituta. 2015ean, San Juan de Dios eta Javier Ugarte eskulturak zaharberritu ziren. Azpimarratzekoa da ARMA PLAZA Fundazioak eskulturak ezagutzeko bisita gidatua antolatu zuela 2015eko urrian, “Ezagutu zure hiria” programaren baitan. Gainera, José Manuel Susperreguik gaiari buruzko hitzaldia eman zuen. 40.368 euroko aurrekontua izango dute aurten burutuko diren lanek, eta Artemis Restauración enpresak aurrera eramango ditu. Apezpikuaren eskultura eraberritu dute dagoeneko, eta Santa Maria Ateko armarriarekin, irailaren 12an hasiko dira.

leer más itzuli