Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016

Mundu mailan ezagunak diren zenbait marrazkilarik Hondarribia, Baiona eta Iruñea irudikatuko dituzte

Mundu mailan ezagunak diren zenbait marrazkilarik Hondarribia, Baiona eta Iruñea irudikatuko dituzte


CREACITY proiektua aurkeztu zuten Iruñea, Baiona eta Hondarribia hiriek Europako INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2014-2020 proiektuaren baitan.

Hiru hirien ondare gotortuaren inguruan elkarlana sustatzea zuen helburu. Testuinguru horretan, eta kolaborazio horren emaitza gisa, 2016ko urriaren 9an, 10ean eta 11n, estatuan eta nazioartean ezagunak dien zenbait marrazkilarik hiru hiri gotortuak irudikatuko dituzte, teknika ezberdinak erabiliz.

Inma Serrano, Sagar Fornies, Jorge Arranz, Luis Ruiz, Josu Maroto eta Tazab marrazkilariek hiru hiriak zeharkatuko dituzte. Egun bana pasako dute hiri bakoitzean. Datorren urtean, haien lanak erakusketa ibiltari batean ikusi ahal izango dira, hiru hirietan.

Inma Serrano, Arte Ederretan lizentziatua da, Sevillako Unibertsitatean. Formazio artistikoa du ogibide, marrazketa eskolak eta tailerrak ematen baititu. Bere ilustrazioekin eta erreportaje grafikoekin, liburuetan eta prentsa idatzian kolaboratu izan du. Kaleko marrazketarekiko duen interesa, hiriaren eta hiritarren eguneroko bizitza irudikatzean zentratzen du. Bere eguneroko grafikoek Europa osoan zehar bidaiatu dute, eta Italiako, Frantziako, Portugalgo edo Ingalaterrako erakusketetan parte hartu dute:  inmaserrano.es/

Tazab, Auvernian jaio zen, eta bertan bizi da, Clermont-Ferrand hirian. Anatomiarekiko duen pasioak mediku izatera eraman du. Hala ere, ez ditu bere lan grafikoak alde batera utzi. “Urban Sketchers” kolektiboan afiliatua da: tazaberie.blogspot.fr/    tazaberie.blogspot.com.es/

Josu Maroto Peñagaricano, Urretxun jaioa da, eta arkitekturan lizentziatua (EHUn). Mundua ulertzeko baliatzen du marrazketa, txikitatik. “Urban Sketchers” kolektiboko kidea da, karikatura egilea eta ilustratzailea. www.josumaroto.com/

Luis Ruiz, Malagan jaioa da, arkitektura doktorea Sevillako Unibertsitatean. Ikertzailea eta zutabegilea da, baina marrazkilaria beste ezeren gainetik: inguruan duenari begiratzen dio, beti sakelean daraman libretaren bidez.luisrpadron.blogspot.com.es/

Sagar Fornies Bartzelonan bizi da, hogei urte daramatza han. Horien erdia, ezagutzen duen hiri ederrenetako bat marrazten eman du. Bartzelonari buruzko hiru liburu argitaratu ditu. Sketching-arekiko afizioa, beste ilustrazio lanekin, eta komikien marrazketarekin uztartzen du. Horietan, sketching-ean ikasten ari den guztia aplikatzen du. sagarfornies.blogspot.com.es/

Jorge Arranz, madrildarra da. Lehen hogei urteak Madril erdiko seigarren pisu batean eman zituen. Hortaz, bere leihotik teilatuak, tximiniak eta antenak besterik ez zituen ikusten, eta beti inguruan zuena marraztu izan duenez, teilatuekin hasi zen, etxe-aurrekin ondoren, eta kalera jaitsi zen azkenean. Psikologian eta Arte Ederretan lizentziatua da, eta 1980an hasi zen marrazketan jarduten, testu liburuetarako, prentsarako eta komiki aldizkarietarako marraztuz. www.jorgearranz.com/

2017rako, erakusketa bateratu ibiltaria antolatuko dute hiru hiriek, marrazkilariek egiten dituzten lanekin. Marrazketa tailerrekin osatuko da ekimena.

leer más itzuli